Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/04/15

Legegintzak darrai, lan egiten jarraitzen dugu

Joseba Egibar Bozeramaile jeltzaleak adierazi du EAJ-PNVk eta Jaurlaritzak euren bidea egiten jarraitzen dutela. “Legebiltzarrean bilkuren sesioa ekainaren 30ean amaituko da, baina ahal bada, uztailean ere bilkurak izan daitezke zehaztutako lanari amaiera emateko. Horren ondorioz, Jaurlaritzaren lege-egutegiaren proiektu gehiago onartzeko aukera dago”, esan du.
Legegintzak darrai, lan egiten jarraitzen dugu

Joseba Egibar EAJ-PNVko legebiltzar-taldearen bozeramaileak argi aditzera eman du egungo legegintza ez duela amaitu; eta, beraz, bai talde jeltzaleak bai Jaurlaritzak lan egiten jarraitzen dutela Iñigo Urkullu lehendakariak hartutako konpromisoa lege-egutegia betetze aldera.

Egibarrek, Radio Euskadin eginiko elkarrizketa batean, EAJ-PNVk ekaina amaitu arte lan egiten jarraitzeko asmoa duela eta, ahal bada, “uztailean ere lan egiteko aukera badago lege proiektu gehiago onartzeko, hobe”. Ildo horretan, hauteskundeak noiz izango diren galdetuta, Egibarrek esan du lehendakariak berak jakinaraziko duela. “Lehendakariak esan digu lan egiten jarraitu behar dugula bilkuren sesioak amaitu arte, hain zuzen ere, ekainaren 30a arte”.

Euskal egoera politikoari dagokionez, eta Garbiñe Biurrun Podemoseko lehendakaritzarako hautagaia izateko aukeraren inguruan galdetuta, Egibarrek adierazi du Biurrunek bere ibilbidea eta izaera agertuko lukeela, “proiektu erabat zentralista batekin; ez bakarrik bere barneko egituran, baita Politika publikoak zehaztean ere. Ikusiko dugu Podemosek programa propioa egiten duen. Baikorra izango zen. Orduan ikusiko genuke adostasunerako aukera dagoen edo ez”.

Horren harira, Egibarrek argi utzi du datorren legegintzari begira zeintzuk diren erabakitzako eskubidearen alde egiten duten alderdiak, hain zuzen ere, alderdi abertzaleak (EAJ-PNV eta EH Bildu). Podemosi ez diot ikusten erabakitzeko eskubidearen aldeko izaera. Garbiñe Biurrun lehendakarigai izanda ikusi beharko genuke”, amaitu du.

Autogobernu Ponentzia

 Egibarrek ere Legebiltzarreko Autogobernuaren Lantaldeari buruz hitz egin du behin talde guztien ekarpenak aztertuta. “Taldeok beltza zuriaren gainetik jarri dugu. Orain beste prozesuari hasiera eman diogu aldebikotasuneko bilerak egiteko. Ez da denborarik egongo ahoskatutako testu bat egiteko, baina bai ordea, oinarri tinko batzuk zehazteko datorren legegintzari begira”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...