Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/04/13

Donostia eredu izango da klima aldaketaren aurrean hiriek dituzten trebetasunak aztertu eta hobetzeko

Donostiako alkate Eneko Goiak "Smart Mature Resiliencee" jardunaldiaren irekiera ekitaldian parte hartu du Donostiako Tecnun Ingeniaritza eskolan, Nafarroako Unibertsitatean
Donostia eredu izango da klima aldaketaren aurrean hiriek dituzten trebetasunak aztertu eta hobetzeko

Alkateak gogora ekarri du “hiriak bi arrisku dituela aldaketa klimatikoaren lotuta, itsasoa eta ibaia. Bi horiek probatu egiten dute hiriaren erresistentzia. Hori dela-eta, jardunaldia hiriarentzat garrantzitsua da, izan ere, hiriaren prebentzioan, egokitzapenean eta leheneratzean lagunduko gaitu baldin eta aldaketa klimatikoarekin lotuta dauden krisi edo larrialdirik gertatzen bada”.

Donostiako Udala eta beste 12 bazkide (Kristiansand, Glasgow, Vejle, Bristol, Roma eta Riga hiriek, Nafarroako Unibertsitatea –TECNUN-ek, Linköping eta Strathclyde Agder-CIEM-ek, eta  e ICLEI European Secretariat y alemaniako DIN erakundeek) parte hartzen ari dira Europako proiektu batean, hain zuzen ere, segidako helburua duen proiektuan: hiriek aldaketa klimatikoarekin lotura duten krisi edo larrialdiei aurre egiteko, prebentziorako, egokitzapenerako eta leheneratzeko duten gaitasuna aztertzea eta hobetzea. Era berean, azpiegitura kritikoak eta gizarte-arazoak aztertzea, betiere, prozesu luze horretan ikasteko hainbat tresna garatuz,  arlo publiko eta pribatuaren arteko elkarlana eta komunikazioa uztartuz, hirien gaitasuna eta prestaketa maila indartzeko. Kontzeptu hau "resiliencia" izenez ezagutzen da.

Helburu horiek guztiak betetzeko hainbat tresna probatuko dira egun hauetako jardunaldietan Donostian. Eta horretarako, proiektu pilotua probatuko da, hain zuzen ere, azpiegitura kritikoen, aldaketa klimatikoaren eta gizarte-demografia joeren gaineko proiektu pilotua.

Proiektu honen barruan, Donostia inguruko azpiegitura kritikoei, telekomunikazioei eta energiari buruzko erakunde-sarea sortzeko lan egiten ari da.

Jardunaldi honetan sortuko da erakunde ezberdinen arteko elkargunea. Honi esker, aipatutako krisien aurrean, hirien prestakuntza hobetzen saiatuko dira elkar lagunduz. Sare honek nazioarteko proiekzioa izango du eta proiektuan parte hartzen duten beste bazkideek dituzten sareekin ere lan egingo dute

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...