Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/04/07

Udal Legeak Euskadiko erakunde-arkitekturari egiten dio ekarpena

Eusko Legebiltzarraren bilkurak gaur onartu du Udal Legea, “euskal udalerriei autonomia eta baliabide handiagoak emango dizkiena”. Gainera, beste hiru lege ere onartu dira: Adikzioen Legea, klausula sozialena eta Tasa eta Prezioena
Udal Legeak Euskadiko erakunde-arkitekturari egiten dio ekarpena

Euskadik badu Udal Erakundeen Lege propioa. Eusko Legebiltzarraren bilkurak argi berdea eman dio EAJ-PNVk eta EH-Bilduk duela aste batzuk lortutako akordioari, hiru erakunde-mailen arteko (Eusko Jaurlaritza, foru aldundiak eta udalak) artikulazio-prozesuari amaiera emateko. “Hainbat saiakeratan porrot egin ondoren, eta negoziaketa bizien ondorioz, Legea errealitate egin da. 36 urteren ondoren, udalek arautze propioa izango dute. Horrek ahalbidetuko du Udal Administrazioa arrazionalizatzeko eta iraunarazteko Estatu-legeak murriztutako autonomia bermatzea”, azpimarratu du Joseba Zorrilla legebiltzarkideak. Ordezkari jeltzaleak legearen beharra eta premia nabarmendu du, Euskadiko lehen Udal Legea, eta beste talde batzuk batu nahi ez izana deitoratu du. “Akordioa atzeraezina zen, baina batzuek ez dute hori ulertu eta ez dira elkarrizketarako prest egon. Euskal Ganberako 75 legebiltzarkideotako 48 gara bion artean eta 251 euskal udaletako ia 200 gobernatzen ditugu”.

Udal Erakundeen Legearekin, euskal udalek autogobernua gauzatu ahal izango dute eskumenak zein finantzazio egokia eta zuzena argituta. Zorrillak azpimarratu du arauak “37 eremuko zerrenda jasotzen duela, non udalek bere eskumenak erabili ahal izango dituzten. Eta gainera, kudeaketa eraginkorragoa bermatuko dien finantzazio-sistemarekin. Udalak dira herritarrengandik gertuen dauden erakundeak eta arreta hobea eskaintzeko baliabideak ahalbidetu behar dizkiegu”.

Gaurko eztabaida, hainbat karguk gertutik jarraitu dute; izan ere, Legebiltzarreko palkoetan izan dira hainbat alkate eta zinegotzi, horien artean, EUDELeko presidentea. Imanol Landak adierazi du lege honek alkateak eta zinegotziak omentzen dituela, “egunez egun bere herritarren bizi-kalitatea hobetzen lan egiten dutelako. Euskal udalen ondare historikoa da eta etorkizunaren erronkei aurre egiteko indarberritzea da”. EUDELeko presidenteak eskertu ditu legearen testuan eta negoziaketan parte hartu duten eragile guztiak; eta, gainera, nabarmendu du aurretik legea onartzeko ere saiatu zela, legea beharrezkoa eta premiazkoa zela uste zutelako. Eurek araudi propioa izateko beharrizan horri heldu diote”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...