Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/03/29

Eneko Goia: “Stop War Festibala Hiriburutzaren proiektuarentzat oso ona izan da”

Donostiako alkateak azpimarratu du, Hiriburutzak presentzia handia izan duela kalean Aste Santuan eta, beraz, arrakasta handia izan da
Eneko Goia: “Stop War Festibala Hiriburutzaren proiektuarentzat oso ona izan da”

Donostiako alkate Eneko Goia oso pozik dago Aste Santua eta Stop War Festibala ondo joan direlako eta hirian jende andana egon delako. Adierazpenok egin ditu astearteko ohiko Tokiko Gobernu Batzordearen osteko prentsaurrekoan: “Bisitari kopuru handia izan dugu Aste Santuan. Gainera hiritarrak kalera atera dira eta Stop War Festibalak horretan lagundu du”.

Horren harian, Goiak azpimarratu du, Festibalak – Hiriburutzaren programan zegoen – arrakasta handia izan duela eta Hiriburutzaren proiektuarentzat oso ona izan dela, izan ere, kalean presentzia handia izan du, hain zuzen ere, hiritarrek askotan eskatu diguten presentzia. Gainera Donostiako alkatearen ustez, Stop War Festibalari esker Hiriburutza nabarmendu da eta, nahiz eta larunbat gaueko kontzertuak bertan behera gelditu behar izan zuten, Festibala aintzat hartzekoa izan da.

Hortaz, Eneko Goiak honakoa adierazi du: “Festibalari esker Hiriburutzaren proiektua sendotuko da, presentzia eta nabaritasun handiagoa izango du”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...