Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Bruselako atentatua gaitzesteko elkarretaratzeak
Paris, Mali eta Kabuleko atentatuen ondoren egin zuen bezala, Donostiako Udalak biktimen senide eta adiskideei elkartasuna adierazi die
Donostiako Udalak bost minutuko elkarretaratzea egin du Alderdi Ederren gaur eguerdian, atzo, asteartean, Bruselan izandako atentatuak gaitzesteko. Alderdi guztietako ordezkariak elkartu dira bertan.
Udalak erabateko irmotasunaz gaitzesten ditu atzo Bruselan gertatutako atentatu izugarriak. Era berean, biktimen senideei eta adiskideei ere adierazi nahi die elkartasuna. Udalak bete-betean arbuiatzen du indarkeria terrorista.
Donostiako Udalak, une latz honetan, besarkadarik solidarioena eta hurbiltasun-sentipenik sakonena bidali nahi izan die Bruselako hiriari eta Belgikako herri osoari.
Donostiako Udalak EUDELen eta Lehendakariaren deialdiarekin bat egin du eta Paris, Mali eta Kabuleko atentatuen ondoren egin zuen bezala, biktimen senide eta adiskideei elkartasuna adierazi die.
Batzar Nagusiak
Gipuzkoako Batzar Nagusietan bost minutuko isilaldia egin dute talde batzarkide guztietako ordezkariek, Bruselako atentatuak gaitzesteko, biktimekiko eta Belgikako herriarekiko elkartasuna adierazteko eta bake nahia eta konpromisoa agertzeko. Elkarketan izan dira Mahaiko kideak, Eider Mendoza Batzar Nagusietako presidentea buru eta Gipuzkoako parlamentuko langileak.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2026/06/10
DONOSTIA
2026/06/09
ERRENTERIA
2026/06/02
LASARTE-ORIA
2026/05/30
Debagoiena
2026/05/14
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



