Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Donostiak hartu du Iberoamerikako hirien sareko presidentetza
Mendozako (Argentina), Medellíneko (Kolonbia), Zaragozako eta Donostiako alkateak (Rodolfo Suárez, Federico Gutiérrez, Pedro Santisteve eta Eneko Goia, hurrenez hurren), alkateen arteko panel bateko partaide izan dira, etorkizunera begiratzeko antolatutako ariketa batean. Eta izan dute kointzidentziarik: hiriek ingurumenaren kalitatea gutxiago hondatzeko kezka agertu dute guztiek, CO2 isuriak murrizteko bidean aurrera eginda.
Pedro Santisteve Zaragozako alkateak eraikinetako eraginkortasun energetikorako proiektuak aipatu ditu. Donostiakoak (Eneko Goia) eta Medellínekoak (Federico Gutiérrez), berriz, garraioan ipini dute arreta nagusia, ahalik eta garraio jasangarriena lortzeko moduetan, alegia.
Kointzidentzia gehiago ere izan da, ordea. Hezkuntzak zer-nolako garrantzia duen ohiturak aldatzeko lanean, herritarrak heztea beroketa globala geldiarazteko ahaleginean parte har dezaten, eta gizartea «jabetzea», herritarrak eragile aktibo izan daitezen hiriak eraikitzen eta kudeatzen.
Iberoamerikako Hirien Sarearen Kongresua, CIDEU, gaur amaitu da, eta Medellíneko alkateak Donostiakoari eman dio sarearen presidentetza-lekukoa. Sarearen batzar nagusia baliatuta egin dute lekuko-aldaketa, gaur Kursaalen 13:00etan.
Donostia bi urtez izango da esandako hirien sareko presidente. Aurreko biurtekoan presidenteorde izan da, eta kargu hura Txileko Santiagok hartu du.
Donostiako alkateak amaitu du, hain zuzen ere, kongresua, nabarmenduta zer-nolako ohorea den Donostiarentzat hiriak oinarri dituen sare honen presidente izatea.
Hala, Goiak nabarmendu du oso garrantzitsua dela lau erronka nagusiren inguruan «modu estrategikoan» pentsatzea: klima-aldaketara egokitzeko ingurumen-estrategia «argi eta zehatz» bat planteatzea; «epe ertain eta luzerako» garapen ekonomikorako estrategia bat prestatzea, esaterako, gazteek hirian geratzeko aukera gehiago izan ditzaten; «hiri-eredu» inklusibo eta kohesionatuen gainean lan egitea, eta gobernantzan aurrera egitea herritarrak «mobilizatzeko eta jabetzeko».
Azkenik, Goiak azpimarratu du garrantzitsua dela proiektuak beste hainbat hirirekin batera lankidetzan garatzea.
Donostia, protagonista
Donostia izan da gaurko jardunaldik protagonista handia; izan ere, Pablo Berástegik, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren zuzendariak, proiektuaren ardatzak aurkeztu ditu. Berástegik nabarmendu duenez, proiektuak ez du azpiegituratan inbertsiorik egin, eta balioak ditu oinarrian; beste hainbat helbururen artean, donostiarrak gaitu nahi ditu proposamen jakin bat errealitate bilakatzeko: kultura bizikidetzaren ardatz izatea.
Iñaki Gurrutxaga Donostiako Udaleko ordezkariak hiriari eta gizarteari buruzko errealitatea ere erakutsi du. Hala, herritar guztiak integratzeko lan egiten duen hiriaren argazkia egin du Gurrutxagak gaurko saioan.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2026/06/10
DONOSTIA
2026/06/09
ERRENTERIA
2026/06/02
LASARTE-ORIA
2026/05/30
Debagoiena
2026/05/14
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



