Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Eraikinak botako dira Juan Thalamas Labandibar kalean
Aurri egoeran dauden bi eraikin botako dira Azken Portun, ingurua behar bezala garatzen lagunduz
"Aste honetan egingo dira lan horiek, alegia, 45 eta 47 zenbakietako eraikinak modu subsidiarioan botako dira, aurri-espedientea irekita dute eta. Botatzeko obrak egiten ari direnez, oinezkoen bideetan eragina izango du eta bidea moztuta egongo da, Dario Regoyos kaletik desbideratuz" adierazi du Iridoy jaunak. Era berean, esan trafikoa ez dela etengo, Juan Thalamas Labandibar kaletik gertu dauden fatxadak botatzeko lanek irauten duten bitartean.
Hor dagoen linea elektrikoari dagokionez, eraikinak botako diren bide zatian lur azpitik joango da, inongo arriskurik ez sortzeko. Bestalde, ordezkariak aipatu du "amiantoaz kutsatutako instalazioak daudenez, OSALANek (Laneko segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea) esku hartu behar izan du, aldeko txostena emanez eta Eusko Jaurlaritzaren baimena lortu behar izan da ere".
Era berean, Azken Portuko eremu hau antolatzeko planeamenduak kontuan hartu ditu Bidasoa ibai bazterra berreskuratzeko irizpideak, "Txingudi eremuko baliabide naturalak Babestu eta Antolatzeko Plan Berezian" ezarriak, hala nola espazio librea ibai bazterreko pasealeku gisa baloratu izana.
"Azken Portuko eremu hau antolatzen amaitzeko hasierako fasean aurkitzen gara. Lan hauek egitea beharrezkoa da Behobiatik hasita Bidasoa ibai bazterrean eraikiko diren oinezkoen pasabide berria eta bidegorria inguru egoki batean kokatu daitezen Bidasoa ibaiaz bete-betean gozatzeko. Ibaia hurbildu egin behar diegu irundarrei, hori bai, beti errespetuzko jarrerarekin, aisialdia eta inguru naturalarekiko errespetu osoa bat etor daitezen" azpimarratzen zuen Xabier Iridoy hirigintza ordezkariak.
Areago, eraikinak botako diren tokian, espaloia estutu egiten da eta lan horien ondorioz hor dagoen espaloi hori hobetzeko aukera ere egongo da.
Azkenik, Iridoy jaunak zera zehaztu nahi izan zuen: "eremu honek egungo kiroldegia handitzeko aukera ere jasotzen du eta jada eraikita dagoena kontuan hartuz eta errematea emateko irizpidearen arabera egin beharko da, dagoen guztia hobetzeko helburuarekin".
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2026/06/10
DONOSTIA
2026/06/09
ERRENTERIA
2026/06/02
LASARTE-ORIA
2026/05/30
Debagoiena
2026/05/14
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



