Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Langileen parte-hartzea enpresak bertan sustraitzeko modu egokiena da
“Lan egingo dugu enpresa txikiak eta traktoreak, guztiak, hemen eroso egon daitezen”, adierazi du Markel Olanok
Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak, Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean, esan du Gipuzkoa enpresa berrientzat erakargarri izateaz gain, bertan txertatuta daudenei eusteko ere gai izan behar duela. Horretarako, enpresetan langileen kapitala txertatzearen alde egin du. “Langileen kapitala enpresan egotea da enpresari bertan eusteko modurik onena”, azaldu du, Aldundiak ahalegin horretan jardungo duela azpimarratuz.
Langileen partehartzea indartu nahi du Olanok: “Horrek langileei eurei ematen zaien trataeran ere eragin zuzena du. Gipuzkoa parte-hartzaileagoa eta langileen konpromiso handiagoa lortuko da horrela”.
Txalotu egin du Emersonek egoitza berrirako Gipuzkoa aukeratu izana, gogoraraziz 10 milioi euro ordainduko dituela zergetan. Baina elkarrizketan, enpresa txiki eta ertainen garrantzia ere azpimarratu du: “Horiei esker lortuko ditu Gipuzkoak emaitza ekonomiko hobeak”. Gipuzkoako ekosistema industriala sendotzea izango da Aldundiaren lehentasuna haren esanetan, “enpresa txikiak eta traktoreak, guztiak, hemen eroso egon daitezen”.
Euskararentzat berdintasuna
Euskararen plan estrategikoaren garrantzia ere aldarrikatu du Gipuzkoako diputatu nagusiak. “Euskararen normalizazio prozesua moteltzen ari da. Normalizaziorantz aurrera egiteko, beharrezkoa da plan estrategiko eraginkor bat”, ohartarazi du. Hizkuntzari dagokionean ere, “gizarte normalizatua” du helburu Olanok, eta hori lortzeko, “gizarte eragile ezberdinekin elkarlanean ari da Aldundia”.
Bestalde, Ciudadanos alderdiak probintzia diputazioak kentzeko egindako proposamena kezkaz ikusten du Olanok. “Jarrera berzentralizatzatzaile argia” ikusten du atzean, eta horri aurre egiteko, euskal alderdien garrantzia azpimarratu du autogobernua defenditu ahal izateko.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


