Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Irungo udaltzaingoak ingurumenaren aldeko apustua egiten du
Udaltzaingo arlotik, Lourdes Larraza ordezkariak astelehen honetan ezagutzera eman du, erabat elektrikoak diren bi kuadriziklo erosi dituztela eta duela astebetetik jada Irungo Udaltzaingoaren eskura daudela.
"Lehenengo bi kuadriziklo elektrikoak dira, beste edozein ibilgailu polizialek dituen prestazio guztiekin, Irungo Udaltzaingoaren zerbitzura jarri direnak" azpimarratu du Lourdes Larraza ordezkariak. "Udalean uste dugu udal ibilgailuen artean era honetako ibilgailuak edukitzea ezinbestekoa dela gure hiriaren iraunkortasun eta efizientzia energetikoa areagotzeko".
Zerbitzu berri honen onurak batez ere ingurumen alorrean nabarituko dira. "Kuadriziklo hauek ez dute batere zaratarik egiten, eta gainera, mantentze-lana eta gasen emisioa ia hutsa da. Ingurumenarekiko konpromisoa da Irungo Udalak landu duena eta lantzen jarraituko duena" gogoratu zuen Lourdes ordezkariak.
Erosketa honekin, Udaltzaingoak motozikleten erabilera osatu ahal izango du, batez ere eguraldia lagun ez denetan; ordenantzek egiten dituzten zainketa zerbitzuetan, ekitaldietan egon behar denean, bide heziketan laguntzerakoan, besteak beste. "Lehenik eta behin proba pilotu bat egingo dugu ibilgailuak nola erantzuten duen ikusteko, bere funtzionamendua eta abar, eta esperientzia aztertu ondoren, gure asmoa da Udaltzaingorako ibilgailuak erosi eta berritzea, beti Ingurumenaren aldeko apustua eginez, aurreko urteetan egin izan dugun bezala" adierazi zuen Lourdes Larrazak.
Ibilgailuen kostua bi subentzioren bitartez finantzatu da: EVE estatuko subentzioa eta MOVELE autonomia mailako subentzioa. Beraz, Irungo Udalak 6417,79 euro (BEZ barne) ordaindu du ibilgailu bakoitzeko, RENAULT TWIZZY kuadrizikloa. "Baina urtebetean erregaian aurreztea lortuko dena dezentekoa izango da, beraz, esan dezakegu gastua urtebetean gutxi gora behera amortizatuko dugula" adierazi du Udaltzaingoko ordezkariak.
Bestalde, Renault-eko ordezkari Iñigo Arzak zera adierazi du: "ibilgailu hauek konbentzional batek baino lau edo sei aldiz gutxiago kontsumitzen dute. Gainera, bateriaren hileko alokairua 64,36 euro/hileko da ibilgailu bakoitzeko. Hor sartzen da bateriaren hornidura eta mantentzea, beraz, bateriaren karga-ahalmena %75etik jaisten denean berri batengatik aldatzea bermatzen dugu, kuadrizikloaren funtzionamendu on bat ahalbidetuz".
Azkenik, ordezkariak zera gogoratu nahi izan zuen: bi ibilgailu elektrikoek balioko dute Udaltzaingoaren ibilgailu multzoa sendotzeko, oraingoz auto hibrido bat, moto elektriko bat, txirringak baitaude eta orain bi kuadriziklo hauek gehituko ditugu".
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


