Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/02/04

Indarra gure euskal erakundeetan eta gure jendearengan dago

EAJ-PNVk onartu egin du EH Bilduren Kontsulta Legea eztabaidatzea, eta erregulazio propioa aldarrikatu du, ez Kataluniatik edo Andaluziatik inportatutakoa”
Joseba Egibar

Eusko Legebiltzarrak, osoko bilkuran, EH Bilduren Kontsulta Lege Proposamena aintzat hartzea onartu du. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak tramitatzen jarraitzearen aldeko iritzia zeukan.

EAJ-PNVren legebiltzar-taldeko bozeramaileak, Joseba Egibarrek, adierazi du EAJ-PNV prest dagoela lege-proposamen hori eztabaidatzeko. Hori bai, jakinarazi du talde jeltzalea ez datorrela bat bere formulazioan, ezta, neurri handian, bere edukian.

Bozeramaile jeltzaleak hausnartu du euskal erakundeak –Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia- direla iturri egokienak, kontsulten lege proposamenari edukia emateko. “Eredu gisa, hor daukagu uztailaren 8ko 1/2010 Foru Araua, herritarren partaidetzari buruzkoa. Iturri zaharrek jarrai dezakete ur berriztua ekartzen. Horretarako ez dago zertan iturri berririk egin”, azaldu du.

Egibarrek kontuan izan du, baita ere, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen erreferentzia bakarra, EH Bilduren proposamenaren lehen Xedapen Gehigarrian datorrena. Bertan dio, Euskal Autonomi Erkidegoak Estatuari Herri gisa dagokion erabaki ahalmena aitor diezaion aldarrikatuko dio, horretarako beharrezkoak diren bideetatik demokraziaren ezinbesteko betekizuna dela argudiatuz.

Zentzu horretan, Egibarrek adierazi du EAJ-PNVk, Eusko Legebiltzarrean edo Madrileko Kongresuan dituen taldeen bidez, “bere konpromisoa adierazten duela ekimen legegile zehatzak bultzatzeko, Euskal Herriaren etorkizunean eragiten duten kontsultak deitzeko eskumena euskal erakundeetan lekukotze aldera”.

 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...