Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/01/13

Victoriano Gallastegi Adin Mahaiko presidente aritu da Senatua eratzeko saioan

Lehen aldia da ordezkari jeltzale batek horrelako ardura hartu duena, Manuel Irujo 1977an lehendakariorde moduan aritu eta gero Maria Eugenia Iparragirre Senatuko Mahaiko Laugarren Idazkari moduan hautatu du Goi Ganberak
Gallastegi eta Iparragirre

Victoriano Gallastegi, EAJren ordezkaria, Senatuko Adin Mahaiko presidente moduan aritu da gaur, 75 urterekin Goi Ganberako politikari zaharrena delako. Lehen aldia da ordezkari jeltzale batek horrelako ardura hartu duena, Manuel Irujo 1977an lehendakariorde moduan aritu eta 39 urtera.

Senatua eratu ahal izateko behin behinekoz aritzen den gobernu organoak behin betiko Mahaia eratzeko bozketa zuzendu du eta bertan Maria Eugenia Iparragirre jeltzalea Senatuko Mahaiko Laugarren Idazkari moduan hautatu dute Goi Ganberako ordezkariek. Mahaiko presidentea, berriz ere, Alderdi Popularreko Pio Garcia Escudero izango da. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...