Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Donostiako Udalaren 2016ko aurrekontua onartu da
Donostiako Udalaren udalbatzak 2016rako aurrekontua onartu du. Guztira, 378.395.662,21 euroko aurrekontua izango du, hau da, 2015eko proiektuarena baino %5,34 handiagoa. Inbertsioak lehenesten dira eta gizarte zerbitzuak bermatzeko beharrezko baliabideak sendotzen ditu
Donostiako Udalak 2016ko aurrekontua onartu du gaur goizeko udalbatzan. Ogasun eta Finantzetako zinegotzi Jaime Domínguez-Macayak azaldu du, Aurrekontuan inbertsio handiak egiten direla eta hori oso garrantzitsua dela, betiere, kontuan izanda Europako Kultura Hiriburutza ospatuko dela. Izan ere, Udalak 378.395.662,21 euroko aurrekontua izango du eta, bertan, inbertsioak lehenetsi egiten dira eta gizarte zerbitzuak bermatzeko beharrezko baliabideak indartzen dira.
Horren harian, Jaime Domínguez-Macayak honakoa esan du: “Donostiak inbertsioak egiteko behar handia du eta 2016ko aurrekontuan inbertsioak %38,46 handituko dira eta gizarte zerbitzuetarako, berriz, lehengo urteetan baino diru-kopuru handiagoa egongo da”. Gainera, Domínguez-Macayak gaineratu du, hiriko mantentze-lanak egiteko aurrekontu-sailak handitu direla eta gogorarazi du azkeneko urteetan horretarako sailik ez dela egon.
Era berean, Ogasun eta Finantzetako zinegotziak azpimarratu du, Udal gobernuak hainbat zuzenketa adostu dituela PPrekin – 1,3 milioi euro – eta EH Bildurekin – ekonomia-edukirik gabekoak –. Beraz, Udal gobernuak negoziatzeko esfortzua egin du, oposizioko taldeek aurrekontuen behin betiko proiektuarekin bat egiteko.
Jaime Domínguez-Macayak, halaber, segidakoa adierazi du: “Lehenengo aldia da aurrekontua urtea hasi baino lehen aurkeztu dela. Eta hori lortu da Udal gobernuak hartutako konpromisoa dela –eta, eta Ogasun departamentuko teknikarien inplikazioari eta parte hartzeari esker”.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2026/06/10
DONOSTIA
2026/06/09
ERRENTERIA
2026/06/02
LASARTE-ORIA
2026/05/30
Debagoiena
2026/05/14
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



