Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJk trenbideen eskuduntzaren transferentzia exijitzen du
Jeltzaleek PPren gobernuaren jarrera inposatzailea eta hitz egin nahi ez izatea salatu dute
EAJ-PNVren Gipuzkoako hautagaia Madrilgo Diputatuen Kongresurako Joseba Agirretxea eta Gipuzkoatik Senaturako hautagaia den MªEugenia Iparragirrek, Andoain bisitatu dute, trenbide azpitik dagoen pasagunea zehazki, trenbideen eskuduntza Euskadirako exijitzeko eta trenbideen arloan PPren gobernuak izan duen jarrera inposatzailea salatzeko. Hautagaiekin batera, GBBko presidentea den Joseba Egibar, Jokin Bildarratz senataria eta Irun-Brinkola linea hartzen duen hainbat herrietako alkateak izan dira (Beasaingo Aitor Aldasoro, Ordiziako Josemi Santamaria, Urnietako Mikel Pagola, Villabonako Iban Agirre eta Andoaingo EAJko zerrendaburua den Marijo Izagirre).
Joseba Agirretxeak adierazi duenez “Estatuari trenbideen eskuduntza exijitzen diogu Gernikako Estatutoan onartu bezala, guk hobeto kudeatu dezakegu eta”. Gainera, “trenbideen arloan PPren gobernuaren legealdia, eta bereziki aldirikoetan, Errege Dekretu Legearena izan da” gehitu du. Gipuzkoatik Kongresurako hautagaiak salatu du Errege Dekretu Legearen bidez linea guztiak interes orokorrekoak izandatu dituztela, horrela eskumenen transferentzia aukera guztiei ateak itxiz.
Espainiako Kongresurako hautagaiak gogorarazi nahi izan du trenbideen arloaren eskumena Gernikako Estatutoan jasota dagoela. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak aldebiko elkarrizketak proposatu zituen. Baina, Agirretxeak adierazi duenez “hitz egin nahi ez izateaz gain, Alberdi Popularrak hitz egiteko edozein aukerari uko egin dio Estatutoa ez betez”.
Jeltzaleek informatu dutenez, ekintza honen aurreran Eusko Jaurlaritzak ez du beste aukerarik ikusi eta konstituzioaren aurkako errekurtso bat aurkeztu behar izan du, “lege bidegabekerien aurka”.
Bere aldetik, Mª Eugenia Iparragirrek adierazi duenez, Gobernu zentralak eskumenak Euskadira transferitzen ez dituen bitartean, Madrilgo Kongresuko eta Senatuko talde jeltzaleek, Euskadi eta Gipuzkoako interesen alde egingo dute. Gipuzkoatik Senaturako hautagaiak ziurtatu du ere, orain arte bezala, RENFEko geltokien beharrei erantzun eta RENFEko Jardueren Planean sartuta egon daitezen eskatuko dutela.
Era berean, Iparragirrek esan duenez, “Jardueren Planean arturiko konpromiso guztien jarraipena egiten jarraituko dugu, aurreko legealdian egin dugun bezala eta zehazki aurreko urtean Gipuzkoako hainbat herrietan: Irun, Legazpi, Beasain, Tolosa, Zumarraga, Hernani…”. Senaturako hautagaiak zin egin du lizitazioak ziurtatzen eta hauek zehaztutako egutegien eta denboren arabera egiten direla bermatuko dutela.
EAJ-PNVk Madrildik Ministeritzarekin, RENFE eta ADIFekin koordinatuta lan egiten du, baina baita udaletxeekin koordinatuak ere, “hauek baitira instalazioetako egoera hoberen azalduko digutenak” gehitu du Iparragirrek.
Bukatzeko, Mª Eugenia Iparragirrek Euskadirako eta bertako herrietarako duen konpromisoa berretsi du eta azpimarratu duenez “hau da gure lan egiteko era, horrela egin dugu eta egiten jarraituko dugu. Eta hori guztia Madrilen talde sendo batekin askoz hobeto egin ahal izango dugu”.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


