Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/12/07

Donostia 2016 proiektuarekiko Espainiako Gobernuaren inplikazioa tamalgarrai izan da

EAJ-PNVren Gipuzkoatik Diputatuen Kongresurako hautagaia den Joseba Agirretxea, Eneko Goia Donostiako alkatea, EAJ-PNVk gobernatutako instituzioetako ordezkariak eta hautagaitzaren beste kide batzuk, Donostiako Tabakaleran izan dira gaur goizean
Donostia 2016 proiektuarekiko Espainiako Gobernuaren inplikazioa tamalgarrai izan da

Joseba Agirretxea pasa berri den legeladia, kulturalki dagokionez, “tamalgarritzat” definitu du. Agirretxearen ustetan Espainiako Gobernuaren kulturarekiko iritzia lotsagarria da. Batetik, azpimarratu nahi izan du BEZ kulturala oso kaltegarria izan dela, “kaltegarria sortzaileentzat, kaltegarria programatzaileentzat eta baita publikoarentzat ere”. Kongresurako hautagaiaren arabera, Espainiako Gobernuak “kulturarako epe laburrerako ikuspegi ekonomikoa” du. Agirretxeak Raxoiren gobernuak Kultur Hiriburua proiektuari izena kendu nahi izan eta jarrera zikoitza salatu nahi izan du.

Espainiako Kongresurako hautagaiak adierazi du Madrilek ez duela Donosita 2016 proiektuan sinisten eta horregatik honetarako inplikazioa nulua izan dela. Joseba Agirretxeak argi dauka nor inplikatu den eta nor ez; “Donosita 2016 bizirik badago, insitituzioetan EAJren gestioari Ester da”. Era berean, Agirretxeak aditzera eman du jeltzaleen lana “Madrilek dagokion zatia jartzearaztea” izan dela. EAJ-PNVk Diputatuen Kongresuan emendakin bat jarri zuen Gobernu Zentralaren aportazio ekonomiko handiagoa lortzeko eta Agirretxeak PPri leporatu dio ondoren proposamen hori Senatuan bereganatu izana.

Hautagai jeltzaleak azpimarratu nahi izan du “proiektua 2016. urtean hasi egiten dela” eta Donosita 2016 ondo garatu dadin, herritarren parte-hartzea ezinbestekoa dela. Ziurtatu duenez EAJ_PNV beti proiektua defendatzen egongo da eta “denon artean egingo dugula”.

Agirretxeak esan du “Euskadi eredua laudagarria dela, adituek miresten” gaituztela, eta hori ondo egitearen eta gure izaerari esker dela.

Bukatzeko, Joseba Agirretxeak adierazi du “Hauteskunde orokor hauen ostean, Madrilen argi eta garbi esango dugu proiektu honetan Gobernu zentrala gehiago inplikatu behar dela. Gehiengo absolutuen garaia bukatu da. Aukera berriak irekiko dira eta EAJ-PNV beti hor egongo proiektua babestuko duen akordioetara iristeko. Hitz eginez baina baita exijituz ere”.

Bestalde, Donostiako alkate Eneko Goiak azpimarratu du Donostia 2016 aukera paregabea dela Donostiarentzat eta Gipuzkoarentzat eta, beraz, horrek arlo guztietatik bultzada emateko eskatzen du. Horren harian, Goiak adierazi du, prest daudela bultzada hori emateko eta hori bera erakusten ari direla bai Udaletxetik bai Foru Aldunditik.

Donostiako alkateak, halaber, honakoa esan du: “Donostia 2016k badu zerikusirik elkarbizitzarekin eta sareak egitearekin. Eta dagoeneko sareak egin dira hiritarrekin, hainbat kultura- eta gizarte-eragilerekin, elkarteeekin eta hiriko kultura-erreferente nagusienekin. Eta hor egon da EAJ-PNV, hain zuzen ere, Donostia 2016aren ondoan, proiektuari babesa emanten. Eta sare horiek egiteko ezinbestekoa eta beharrezkoa da politikatik eta erakundeetatik lan egitea Euskal Herria osoarekin, Madrilekin eta Bruselarekin sareak egiteko”.

Azkenik, hona hemen Goiaren hitzak: “Proiektuari bultzada eman diogu arlo guztietatik eta foro guztietatik. Eta, gainera, norberak proiektuarekin konpromisoa hartu du, sare horiek egiten lagunduz. Eta, horretarako, proiektua Bordelen, Bartzelonan, Bruselan eta Londresen aurkeztu dugu eta, bertan, ere Eusko Jaurlaritzaren delegazioak inplikatu ditugu”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...