Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/12/06

Martuteneko kartzela Ezkuzaitzetara eramateko eta Loiolako kuartelak Donostiarentzat berreskuratzeko eskatuko dugu Madrilen

EAJ-PNVren Gipuzkoako hautagai Madrilgo Diputatuen Kongresura Joseba Agirretxeak, Donostiako alkate Eneko Goiak eta EAJ-PNVren hautagaitzaren hainbat kidek Loiola eta Martuteneko auzoak bisitatu dituzte gaur goizean. Bertan, Agirretxeak honakoa esan du: “Madrilgo Diputatuen Kongresuan lan egingo dugu lehenbailehen Martuteneko kartzela Ezkuzaitzetara eramateko eskatzeko eta, halaber, Loiolako kuartelak Donostiarentzat berreskuratzeko”.
Martuteneko kartzela Ezkuzaitzetara eramateko eta Loiolako kuartelak Donostiarentzat berreskuratzeko eskatuko dugu Madrilen

Datorren legealdian EAJ-PNVk espetxe arloko eskumenen eta espetxe politika betearazteko eskumenaren transferentzia urgentea eskatuko du; Gernikako Autonomia Estatutuan islatzen den bezala eta EAJk behin eta berriro eskatu duenez. Agirretxeak adieraz duenez “eskumena gure balitz, Martuteneren egoera guztiz ezberdina izango litzateke, ez hain prekarioa”.

Agirretxeak berak adierazi duenez, horiek dira Urumearen ibarra birsortzeko hiriak duen aukera nagusiena eta hiriaren etorkizuneko garapenaren ardatza. Horren harian, EAJ-PNVren Gipuzkoako hautagaiak segidakoa gogorarazi du: “Gogoz lanean ari dira ibaiak sortzen dituen uholde arazoak konpontzeko eta laster hasiko da Txomin Eneako hirigintza-garapen berriaren eraikitzea. Horri esker, eta Martutenen ibaia bideratzeari esker, arazoari erantzuna emango zaio”.

Txomin Eneako garapena eraginkorra izateko, Agirretxearen iritziz, ezinbestekoa da kartzela dagoen tokitik lehenbailehen kentzea eta Ezkuzaitzetara eramatea. Eta hori eskatzeko lanean jarraituko dugu Madrilen. Izan ere, kartzelak oztopo izaten utzi behar du Txomin Enea garatzeko eta, beraz, Donostiak etorkizunean izango duen etxebizitza publikoko eskaintzarik handienarentzako.

Era berean, Joseba Agirretxeak honakoa azpimarratu du: “Donostiak, halaber, Loiolako kuartelek okupatzen dituzten lur-sailak berreskuratu behar ditu hiri bezala garatzen jarraitzeko. Bere garian Urgull, Alderdi-Eder edo Ondarreta berreskuratu zituen bezala, orain Loiola berreskuratzeko unea eta hori da, hain zuzen ere, Madrilen eskatuko duguna”. 

Azkenik, EAJ-PNVren Gipuzkoako hautagaiak Abiadura Handiko Trenaren iritsierari buruz hitz egin du: “Lanean jarraituko dugu Abiadura Handiko Trena Donostiara iristeko, betiere, egungo bidea zuzenduz. Izan ere, horrek ere Martutenen lur-sailak berreskuratzea ahalbidetuko du”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...