Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/12/04

Gipuzkoako jeltzaleak indarrak batu dituzte hauteskundeetarako, “Euskadik asko du jokoan” eta

EAJ-PNV hauteskundeak irabaztera aterako daHautagaiek alderdiko kideen babesa jaso dute
Gipuzkoako jeltzaleak indarrak batu dituzte hauteskundeetarako, “Euskadik asko du jokoan” eta

Diputatuen Kongresurako Gipuzkoako hautagaia den Joseba Agirretxea eta Senaturako Gipuzkoako hautagaia den Mª Eugenia Iparragirre, hainbat alderdiko buru eta kargu instituzionalekin bildu dira; besteak beste:  Markel Olano, Joseba Egibar, Eneko Goia, Bakartxo Tejeria, Arantxa Tapia, Eider Mendoza eta Mª Eugenia Agirrezabalaga. Bilkuran gaur hasiko den kanpainari azken ikutuak eman dizkiote.

Gipuzkoako EAJk hauteskundeetarako azken detaileak zehaztu ditu; Joseba Agirretxearen ustetan “asko dugu jokoan” eta. Hala ere, azpimarratu duenez “Euskadi ordezkatu eta Madrilen bere interesak hoberen defendituko dituen alderdia EAJ da. Orain arte bezala, gure herriaren norbanako eta taldeko interesak defendatuko ditugu”. Bukatzeko taldea animatu du “irabaztera goaz” gehituz.

Gipuzkoako Kongresurako hautagaiak nabarmendu nahi izan du “gure eskuduntza esklusiboak defendatzera eta hauek defendatuak izan daitezen” aurkezten dela. Agirretxeak esan duenez “autogobernua jokoan dago eta baita euskal gizon eta emakumeen bizi kalitatea ere”. Kongresurako hautagaiak azpimarratu nahi izan du “ezin dituztela hezkuntza, osasun, administrazio publiko edo segurtasun eredurik inposatu”.

Bestetik, Mª Eugenia Iparragirre, Gipuzkoatik Senaturako hautagaiak, goraipatu nahi izan du gobernu gestioan gardentasuna eta etika izan direla eta beti izaten jarraituko direla EAJren oinarrietako bat. Era berean, zin egin du “gure eskaera nagusietako bat ordezkaritza dugun instituzio guztietan printzipio hori eskatzea izango dela”. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...