Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Donostiako alkateak aurkeztu ditu hiri adimendunaren proiektuak Bartzelonako 'Smart World Congress'en
Donostiako alkateak, Eneko Goiak, aurkeztu ditu hirian garatzen ari diren hiri adimendun eta eraginkorraren proiektuak Bartzelonan egiten ari den "Smart City World Congress" ekitaldian. Kongresu hau hirigintza adimendunaren inguruan egiten diren munduko ekimenik nagusiena da.
Goiak "Proyectos Estratégicos que apuntalan la transformación urbana" mahai-inguruan parte hartu du Hego Korea, Mexiko, Colombia, Peru, Espainia eta Estatu Batuetako metropoli-barruti ezberdinetako arduradun eta hirigintza garapen agentziekin.
Donostiako alkateak zehaztu ditu gure hirian garatzen ari diren guztietatik bi esperientzia: 'Smart kalea' eta 'Urumea Riverside'.
'Smart kalea' ekimena Alde Zaharreko kale nagusian kokatzen da eta hainbat dendatan eta etxebizitzatan uraren kontsumoa optimizatu eta hobetzeko jarduera ezberdinak egiten ari da. Bestalde, argiteria publikoan inbertsioak egingo dira energia-gastuan aurrezten laguntzeko.
Urumea ertzeko hirigintza garatzeaz arduratuko den 'Urumea Riverside' proiektuaz ere hitz egin du Eneko Goiak. Egitasmo hau Europar Batasunaren “Replicate” proiektuaren baitan dago eta Bristol eta Florentzia hiriekin batera Donostiari ere EBk diru-laguntza bat emango dio. Zehazki 29 milioi euro izango dira hiruren artean elkarbanatu behar dituztenak.
Ekimen honetan, hiriko zonalde honetan bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duten, honako ekintzak jasotzen dira: hiri-higikortasun alorra, garraio publiko iraunkorra, baliabide publikoen kudeaketarako informazio-teknologien erabilera, energia berriztagarrietako proiektuak edo berokuntza iraunkorra.
Goiak aditzera eman du Donostiaren apustua dela hiru ardatz hauetan oinarritzen diren hiri adimenduaren proiektuak: hiritarren bizi kalitatearen hobekuntza, elkar bizikidetza eta jasangarritasun ekonomiko eta ekologikoa. Bere iritzian “ezinbestekoa da korporazio pribatu handien interesak hiritartasunaren beharrezkotasunaren erantzunarekin bateratzea”.
“Ezin dugu inolaz ere ahaztu hiri adimendun bat hiritargoaren beharrezkotasunari erantzuna eman behar diola eta hiri-habitataren hobekuntza eraginkor eta integrala hobetzera zuzendua egon behar duela” azpimarratu du alkateak.
Gobernantza alorrean “smart” proiektuek eskaini dezaketen hobekuntzak azpimarratu ditu Goiak. Oraindik garapen urria esperimentatu duen alderdia dela esanez amaitu du.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


