Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Diputatu Nagusiaren Kabineteak bi helburu nagusi izango ditu: ekonomia suspertu eta erakundea herritarrei hurbiltzea
Departamentuaren aurrekontua 1,17 milioi igoko da 2016. urtean; guztira 17,15 milioi izango dituzte alorreko bost zuzendaritzek
Diputatu Nagusiaren Kabinetearen Departamentuak 17,15 milioi euroko aurrekontua izango du datorren urtean, aurtengoa baino 1,17 milioi gehiago. Kantitate hau 2016rako kudeaketarako aurrekontu propioaren %2,32 da.
Markel Olano Diputatu Nagusiak agerraldia egin du gaur, berak hala eskatuta, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Ogasun eta Finantza Batzordean, hurrengo urteko aurrekontu proiektuak Diputatu Nagusiaren alorrerako proposatzen duen diru-banaketaren berri emateko. Departamentu honek, Diputatu Nagusiaren Kabineteaz gain, Estrategi Kudeaketa; Bizikidetza eta Giza Eskubideak; Hizkuntza Berdintasuna; eta Emakume eta Gizonen arteko Berdintasuna; eta Komunikazioko zuzendaritzak ditu bere baitan.
Olanok azaldu duenez, Diputatu Nagusiaren Kabineteak bi helburu izango ditu datorren urtean. Lehenengoan, ekonomia eta enpresa sarea suspertzea, eta, bigarrena, Gipuzkoako Aldundia herritarrei hurbiltzea. Horiek izango dira, hain zuzen ere, Kabineteko bost zuzendaritzek datozen hamabi hilabeteetarako ezarri dituzten erronkak.
Zuzendaritza bakoitzaren aurrekontuari dagokionean, Sebas Zurutuzaren Estrategia Kudeaketaren alorrak 2,6 milioi izango ditu, eta bere ardura nagusia 2015-2019 Kudeaketa Plana exekutatzea izango da. “Diputatu Nagusiari gobernu jardueran zuzeneko laguntza ematea dugu helburu, ikuspegi estrategiko bat emanez epe ertainera”, azaldu du Zurutuza. Hori lortzeko hiru lan lerro izango ditu bere zuzendaritzak: ekonomia suspertzeko planaren lidergoa bermatu, gobernantza sistema berri bat sortu Gipuzkoa Taldean programaren bidez eta prospektiba konpartituaren sustatu Gipuzkoa Eraikiz ekimenaren bidez.
Hizkuntza Berdintasunerako zuzendaritzak, bere aldetik, 6,1 milioi euroko aurrekontua izango du, Diputatu Nagusiaren alorrari dagokionaren %35,6. Diru-kopurua, beraz, mantendu egiten da aurreko legealdiarekin alderatuta. Zuzendariak, Mikel Irizarrek, azaldu duenez, euskararen biziberritze prozesuan “apalaldia” sumatzen da, eta horra zuzendu nahi du bere lan jarduna. “Berrikuntza premia nabaria da, diskurtsoetan bezala ekintzetan”, esan du. Halaber, euskara liskar politikotik ateratzeko apustua berretsi du.
Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Organoaren aurrekontuak, bere aldetik, %15eko hazkundea du. Alor honetako zuzendariak, Miren Elgarrestak, azaldu duenez, Gipuzkoa berdintasun politiken “erreferente” bilakatzea du erronka nagusia: “Laneko eredu berri bat sortzea dugu jomuga, gizartearekin, Udalekin eta arlo hau sustatzen duten bestelako erakunde eta entitateekin etengabe elkarrizketan oinarritutako eredua bultzatuko dugu”. Ildo horretan, berdintasuna gatazkatik aldendu eta agenda politiko berri bat egiteko asmoa azaldu du.
Bestalde, Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendaritzak aurreko urteko zifrak mantentzen ditu. Maribel Vaquero zuzendariak esan duenez, gidatzen duen taldearen lan-ildoa bakea eta bizikidetza Eusko Jaurlaritza, udal eta lurraldeko erakundeekin elkarlanean egonkortzean datza, bai eta kultura demokratiko berrian sakontzea ere.
Azkenik, Komunikazio zuzendaritzari dagokiona, 686.000 euro hazi da 2015ekin alderatuta. Igoera horri esker, batik bat, 2015-2019 Kudeaketa Plana exekutatu eta gizarteratuko da. “Aurrekontu honekin, kudeaketa planeko proiektuak gauzatu eta Aldundia erakunde hurbilago bilakatu nahi dugu. Horretarako, komunikazioa eta interakzioa landuko ditugu”, adierazi du Elene Arrazola zuzendariak.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


