Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Arantxa Tapiak Euskadiren stand turistikoa inauguratu du Londreseko WTM azokan
WTM azokaren barruan, bihar goizean, Donostiako alkateak, Eneko Goiak, eta DSS2016ko zuzendariak, Pablo Berasteguik, 2016ko Europako Kultur Hiriburuaren aurkezpena egingo dute prentsaurreko batean, hedabide eta enpresa britaniarren aurrean
Gaur ireki da Londreseko WTM azoka, munduko bigarren hitzordu turistiko profesionala, Berlingoaren ondoren, eta Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasun sailburuak, Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzak-Basquetourrek hiriburu ingelesera eraman duen standa inauguratu du.
Arantxa Tapiarekin batera, Itziar Epalza Merkataritza eta Turismo sailburuordea, Arantza Madariaga Basquetourreko zuzendari nagusia, Mertxe Garmendia Turismo zuzendaria egon dira eta baita hiru hiriburuetako eta Foru Aldundietako ordezkariak eta euskal turismo enpresariak ere.
Euskadiko standak bi txoko ezberdin ditu: bat jomugaren sustapenerako non Euskadi guztiari buruzko informazioa eskainiko den azokako egun guztietan, eta beste bat profesionala, bertara joan diren 12 euskal enpresek hitzordu eta bilera komertzialak izan ditzaten enpresari britainiarrekin eta azokan dauden nazioarteko beste batzurekin.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


