Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/10/29

Kontzertu Ekonomikoa eskubide historikoetan oinarritutako sistema da eta defendatu behar dugu zalantzan jartzen duten eraso politikoen aurrean

Eusko Legebiltzarrak Kontzertu Ekonomikoaren aldeko defentsa egin du; izan ere, ia aho batez onartu duen erdibideko zuzenketaren arabera, Kontzertua funtsezkoa da “euskal autogobernuaren garapenerako eta gizartearen ongizaterako”

Kontzertu Ekonomikoa eta Kupoa zalantzan jarri dituzten erasoen aurrean, Legebiltzarrak euren defentsan agertu du. Adostasun handiarekin, Gasteizko ganberak aktiboki defendatzeko konpromisoa adierazi du,  Kontzertu Ekonomikoa zalantzan jartzen duten erasoen aurrean. Halaber, dei egiten die eragile instituzional, politiko, ekonomiko eta sozialei eurak ere defentsa horretan konprometitu daitezen. EAJ-PNVk aldebakarreko arriskuko erreminta nabarmendu du, solidario eta eraginkorra izateaz gain, funtsezko mekanismoa delako euskal autogobernuaren garapenerako eta euskal gizartearen ongizaterako.

Ildo horretan, Joseba Egibar EAJren legebiltzar-taldeko bozeramaileak adierazi duenez, bai Kontzertu Ekonomikoa bai Nafarroako Hitzarmena “ez dira pribilegio bat, berriki ikustarazi nahi izan duten bezala. Foru lurraldeen eskubide historikoei buruz hitz egiten ari gara. Ez dugu inolaz ere xantaia politikoa onartuko eta Legebiltzar honek bere gaitzespena argi eta garbi utzi behar du”.

 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...