Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/10/22

Legea aldatu nahi dute PPren pentsamendu politikoaren zerbitzura

Joseba Egibarren ustez, ezin da herrien adierazpen demokratikoa eta gehiengoa ukatu, kasu honetan, Kataluniako herriarena. “Legearen hala-moduzko erabilera egiten nahi dute kasu konkretu eta pertsona konkretuak epaitzeko”, nabarmendu du

Eusko Legebiltzarrak Auzitegi Konstituzionalaren erreforma eskatzen zuen PPren proposamena atzera bota du; izan ere, auzitegiko erabakien kontra diren goi-karguak zigortzeko eskatzen zuen proposamen horrek.

Joseba Egibar EAJko legebiltzar-taldeko bozeramaile eta GBBko presidenteak adierazi du erabat politikoa eta izaera politikoa duen gai eta arazo bati hala-moduzko irtenbidea eman nahi zaiola, legearen estutze prozesu baten eskutik. “Arazo politikoa badago, legedi horretan oinarrituta, Espainiako gobernuak pentsatzen badu Generalitatek eta Kataluniako parlamentuak ez dutela konstituzioa betetzen, bide bat dauka: 155 artikulua erabiltzea eta Senatura joatea. Han azaldu behar dute zergatik indargabetu nahi du autonomi bat. Baina, zer bururatzen zaioa PPri? Legedia aldatzea, baina soilik kasu konkreturako eta pertsona konkretuentzako; eta, gainera, ez du ezkutatzen”.

Gainera, ordezkari jeltzalearen ustez, PPk ez du ezkutatu bere azpikeria. legearen sarreran aipatzen den moduan. Autonomia-erkidego batek betetzen ez baditu Konstituzioak edo beste lege batzuek ezarritako betebeharrak, edo Espainiaren interes orokorrari larri erasotzen dion moduan jokatzen badu, Gobernuak, aurrez autonomia-erkidegoko presidenteari errekerimendua eginik eta, hark aintzat hartu ezean, Senatuaren gehiengo absolutua bildurik, dagozkion neurriak hartu ahal izango ditu erkidegoari betebehar horiek nahitaez betearazteko edo aipatutako interes orokorra babesteko. “Horregatik, PPk aurpegia ematen du, legearen sarreran espazioa eta denbora adierazten dutelako. Hauteskundeak izango dira laster, eta gobernu bat egongo da funtzio-jardueretan, eta denbora tarte horretan aldaketak aurreikusi daitezke Katalunian. Orduan ez dute arazoari aurre egin; arazo politikoari”.

Egibarrek ere esan du PP ez dela ausartzen proposamena Senatura eramateko, eta horrela, eztabaida ekiditeko. “Atzeko atetik pentsamendu politikoaren legedia egokitu nahi dute. Auzitegi Konstituzionalak arazo politikoen inguruan erabakiak hartzeko aukera nahi dute, eta hau onartezina da.”

Egibarrek nabarmendu du PPk aitortu duela lege honen aldaketaren izaera bultzada politikoa dela, eta ez du ukatzen gai eta pertsona konkretu bati begira egindako lege bat dela. “Sarreran legeak esaten du, ez du ezkutatzen ere egin. Kataluniako gaia arazo politikoa da eta elkarrizketaren eskutik heldu behar zaio irtenbidea lortzeko. Argi dago aginterei baten, berdin zait nongoa, kontsulta debekatzea eta herri galdeketak ukatzea, argi da agintari horiek herritarrek zer pentsatzen dutena ez dutela jakin nahi”, amaitu du.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...