Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/10/14

Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Donostiako alkate Eneko Goiak Donostiako proiektu estrategikoak partekatu dituzte

Iñigo Urkullu Lehendakariak Eneko Goiari adierazi dio Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa Donostiako etorkizuneko erronka eta proiektuekiko
Eneko Goia eta Iñigo Urkullu

Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Donostiako alkate Eneko Goiak ordubeteko lan-bilera egin dute gaur goizean Lehendakaritzan. Bertan, Eneko Goiak Urkullu Lehendakariari azaldu dizkio hiriko proiektu nagusienak. Bi agintariek Donostiak dituen proiektuak partekatu dituzte eta Urkullu Lehendakariak Goia alkateari adierazi dio Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa Donostiako etorkizuneko erronka eta proiektuekiko.

Horrenbestez, Eneko Goiak Iñigo Urkulluri informazioa eman dio 2016ko Europako Kultura Hiruburutzaren egitasmoaren aurkezpenari buruz, baita egun hiriburutza lantzen ari den hainbat gairi buruz. Horren harian, esan dio proiektuak oinarri sendoak dituela. Lehendakariak, era berean, 2016rekiko konpromisoa adierazi dio, izan ere Donostiarentzako zein Euskadirentzako oso garrantzitsua da.

Era berean, Donostiako alkateak eta Lehendakariak hiriko azpiegituren gainean hitz egin dute. Hortaz, Donostialdeako Metroari buruz eta Abiadura Handiko Trenaren etorkizuneko geltokiari buruz hitz egin dute, non eta Udala Adif eta Eusko Trenbide Sarearekin lanean ari den, bi proiektuak egin daitezen eta hirigunearekin bat egin dezaten.

Bi agintariek segidako proiektuei buruz ere hitz egin dute: inguruko aireportuetatik Donostiarako sarrerak; Tabakalera; hiriak egiten duen turismoaren aldeko apustuak sortzen dituen beharrak; eta Anoetako Estadioaren berritzea eta proiektua finantziaztzeko erakundeek dituzten konpromisoak.

Halaber, Urumea ibaiaren bideratzea aztertu dute – egun martxan da – eta segidako beharra partekatu dute: obrek jarraipena izatea hurrengo fasea egiteko eta, beraz, Loiola, Txomin Enea eta Martuteneko auzoetan uholdeen gaineko arazoak konpontzeko.

Bakea eta bizikidetza

Iñigo Urkulluk eta Eneko Goiak bakea eta bizikidetzari buruz hitz egin dute eta, zehatzago esanda, udalek bakea eta bizikidetza sendotzeko izan behar duten jarrerari buruz, baita biktimen oroimenari buruz. Horren harian, Donostiako alkateak Lehendakariari adierazi dio, Udalak bat egiten duela biktimen oroimenaren gaineko Eusko Jaurlaritzaren ekimenekin. 

Azkenik, Lehendakariak eta Donostiako alkateak Siriako iheslariekiko elkartasunari buruz hitz egin dute eta, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak, foru aldundiek eta udalek Siriako gudaren iheslariak hartzeko egiten ari diren elkarlan koordinatuari buruz.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...