Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/10/09

Frankismoko krimenen aurkako Gipuzkoako Batzar Nagusien erakunde-adierazpena

Urriaren 14an lehendabiziko deklarazioak izango dira Donostiako Epaitegian, Argentinako Justiziaren aurrean aurkeztutako frankismoko krimenen salaketak medio. Servini epaileak eskaera ofiziala egin du jurisdikzio internazionalaren bidez eta bi gipuzkoar izango dira deklaratzen
Frankismoko krimenen aurkako Gipuzkoako Batzar Nagusien erakunde-adierazpena

Pedro Estonba, 1.971an 22 egunez torturatua izan zena, eta Aitzol Azpiroz, bere osaba-aitabisaba Jose Ariztimuño “Aitzol” apaizaren izenean, zeina matxinatu faxistek fusilatu zuten 1.936ko urrian Hernaniko hilerrian, beste 196 pertsonarekin batera.

Gipuzkoako Batzar Nagusiek biktima hauei eta beraien senide guztiei babesa eta elkartasuna adierazten diete egia guztia azaldu eta justizia osoa egin dadin 40 urteko diktadurapean frankistek gizateriaren aurka egindako krimenei buruz. Memoria osoa nahi baitugu berreskuratu, Bakea eta Elkarbizitza behar bezala bideratzeko.

Halaber, gipuzkoar guztiei dei egiten diegu frankismoaren biktima guztiekiko babesa eta elkartasuna modu baketsuan adieraz dezaten deklarazio egunean, Epaitegi aurrean, eguerdiko 12:00etan. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...