Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Eneko Goiak desengainua hartu du, Zubietako kartzelaren eraikitzea beste behin atzeratu delako
Donostiako alkateak bilera eskatuko die arloko eskumeneko agintariei eta segidakoa eskatuko die: proiektuak aurrera egin dezan, izan ere, Txomin Eneako etorkizuneko garapena baldintzatzen ari dira
Donostiako alkate Eneko Goiak desengainua hartu du eta haserre dago, izan ere, Zubietako kartzelaren eraikitzea beste behin atzeratu da. Horren harian, Goiak esan du, albistea oso txarra dela eta segidakoa gogorarazi du: “Baldin eta Txomin Enea bada hiriak duen apusturik garrantzitsuena etxebizitzak zein etxebizitza babestuak egiteko, kartzela Zubietara eramateak baldintzatzen du gune horren garapenaren bigarren zatia”.
Ildo beretik, Donostiako alkateak honakoa azpimarratu du: “Kartzela Zubietara eramatea lehentasunezkoa da. Eta, beraz, bilera eskatuko diet eskumeneko agintariei, proiektuak aurrera egin dezan. Izan ere, horrek, Txomin Enearen garapena baldintzatzen du”.
Gainera, Eneko Goiak beste arrazoi bat aipatu du Zubietako kartzela lehenbailehen egiteko: “Martuteneko kartzelaren baldintzak txarrak dira eta baldintzok presoek sufritzen dituzte. Hortaz, ez da bidezkoa horrelako instalazio bat izatea eta, ondorioz, ezinbestekoa da – eta, beraz, lehentasunezkoa – kartzela Zubietara eramatea”.
Era berean, Donostiako alkateak aditzera eman du, Tokiko Gobernu Batzordeak Hiri Antolaketarako Plangintza Orokorra aldatzeko zirriborroa aztertu duela, zirriborroa 15 egun barru Tokiko Gobernu Batzordera eta hilaren 29ko Udalbatzara eraman ahal izateko – nahiz eta, eguneko gai zerrendatik kanpo den –. Helburua da, lehenik, Txomin Enearen garapenari ahalik eta irtenbiderik azkarrena lortzea; bigarrenik, Auzitegi Gorenak baliogabetutakoa konpontzea; eta azkenik, Txomin Enearen garapena egiteko balioko duen plangintza-dokumentua izatea.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


