Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Gizarte Zerbitzuen Legea onartzea aurrerapauso handia da
Maite Peña, Gizarte politikako diputatuak, txalotu egin du kartera dekretuaren onarpena eta azaldu du EAEko herritar guztiek giza-baliabide berdinak izatea ahalbidetuko duela legeak
Gizarte politikako diputatuak, RNE-n egindako elkarrizketan, txalotu egin du Jaurlaritzak, gaur gobernu kontseiluan, gizarte zerbitzuen legearen kartera dekretua onartu izana. “Aurrerapauso garrantzitsua da, 20 urtez egon gara zain” esan du diputatuak.
Maite Peñak argitu du lege honen helburua giza-baliabideen oreka finkatzea dela eta azpimarratu du “Gipuzkoak oso ongi kokatuta hasten duela partida”.
Peñak azaldu du legearen helburua zein den: “lege honi esker, EAEn bizi den orok giza-baliabide berdinak izango ditu eskura, non bizi den kontuan hartu gabe”. Eta esan du aurrerapausoa dela, ”2008ko gizarte zerbitzuen legeari bultzada handia ematen dio, EAEko gizarte zerbitzuen sistema osatze aldera urrats handi bat emanez” azpimarratu du Peñak.
Errefuxiatuen harira, Maite Peñak berretsi du oraingoz ez dagoela ez datozenen kopuru zehatzik ez eta noiz etorriko diren data zehatzik ere, baina argi utzi du egoerari erantzun egokia emateko prest dagoela Gipuzkoa.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


