Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Gipuzkoa indartu eta martxan jartzeko proposamena
Gipuzkoako Foru Aldundiak Kudeaketa Plan Estrategikoa aurkeztu die Lurraldeko sare ekonomiko, sozial eta instituzionaleko 250 eragile ingururi
Esparru sozial, ekonomiko, kirol arloko, kultur eta instituzionaleko entitateetako 250 ordezkari inguruk parte hartu dute Foru Aldundiak Tabakaleran Kudeaketa Plan Estrategikoa aurkeztu eta gizarteratzeko antolatutako ekitaldian. Foru Gobernu berriaren jarduna oinarrituko duen bide orri estrategikoa da Plana, eta Lurraldearen “eraldaketa ekonomiko eta soziala” gauzatzeko proiektu eta egitasmo nagusiak finkatzen ditu: “Gipuzkoa indartu eta martxan jartzeko egiten dugun proposamena da, denon artean aurrera eramango duguna”, azpimarratu du Markel Olano diputatu nagusiak, enpresa, elkarte, erakunde eta hirugarren sektoreko kolektiboen aurrean egindako hitzaldian.
Plana ezagutarazi eta kontrastatzeko aurreikusitako ekintzetako bat izan da gaurko ekitaldia. Izan ere, dokumentu bizia eta ekarpen berriei irekitakoa da, eta bere garapenean etengabe aberastu eta landuko da herritarrekin, eragile ekonomiko eta sozialekin, eta beste administrazio eta alderdi politikoekin. Hala, hiru hilean behin Planaren betetze mailaren berri emango da ‘Guztion Gipuzkoa’ publikazioaren bitartez. Herritarren ideia eta proposamen berriak jaso eta txertatzeko ere balioko du.
Gipuzkoako elkartegintza eta enpresa ehuneko ordezkariek ere izango dute parte hartzeko aukera, ‘Gipuzkoa taldean’ deliberazio publikorako izeneko programaren bitartez, eta prospektiba konpartituaren partaide izango dira ‘Gipuzkoa Eraikiz’ ekimenaren bidez. Halaber, Aldundiak koordinazioa bultzatuko du beste administrazioekin: Eusko Jaurlaritza, Espainiar Gobernua, Europakoak, eta batik bat udalekin –elkarlanerako organu berezia sortuko da horiekin-. Horren adierazle, Gipuzkoako udalerri desberdinetako 20 alkate izan dira gaurko aurkezpenean, beraien artean Donostiako alkatea Eneko Goia. “Aldundiak eta Gipuzkoak duen kapital humano eta sozialarekin elkarlanean osatutako proiektua da hau, eta proiektuaren garapenak ere, arrakastatsua izango baldin bada, partekatua izan beharko du”, iragarri du Olanok.
Diputatu nagusiak lorpen garrantzitsutzat jo du Plana gobernuaren lehen 100 egunetan onartu izana. Gipuzkoan denbora berri bati ekiteko aukera ona ikusten du. “Politika berri baten aldeko gehiengo sendoa dago, bai edukietan eta baita formetan ere. Koiuntura ekonomiko positiboa eransten badiogu, badaukagu modua fragmentazio sozial eta politikoak, inprobisazioak, eta herritarren erakundeekiko konfiantzarik ezak markatutako aroa gainditzeko. Hauxe da, denon artean, Gipuzkoa indartu eta martxan jartzeko egiten dugun proposamena”.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


