Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/09/22

Egoera ekonomikoa oso larria da. Aurrekontuan daukaguna baino 8 milioi euro gehiago daude hitz emanda

"Kabia ez da baliabideak publiko bihurtzeko tresna izango" argitu du Gizarte politiketako diputatuak
Maite Peña

Batzar nagusietan egindako agerraldian, Maite Peña gizarte politiketako diputatuak legealdi honetan jarraituko dituen lan ildoak finkatu ditu, argituz lan ildo hauek oraindik ere osatzen ari diren ekintza plan baten barruan txertatzen direla. Ekintza plan osatu hori, urtea amaitu aurretik batzar nagusietan aurkezteko konpromisoa hartu du Peña diputatuak.

Baina legealdi honetarako finkatutako lan ildoak garatu aurretik, gizarte politiken departamentuaren egoeraren balantzea egin nahi izan du Peña diputatuak, batzorde hau osatzen duten alderdi politikoek departamentuaren egoera ongi ezagutu dezaten. Eta finkatutako helburuak lortze aldera, gainontzeko taldeei deia egin die "eztabaida eraikitzaile, praktiko, eraginkor eta errealista egin dezaten".

Orokorrean, departamentua eraginkorragoa izatea bilatzen du Maite Peña diputatuak. "Eraginkortasuna bilatu behar dugu eta horretarako uneoro aritu behar dugu ezartzen ditugun politiken emaitzak ebaluatzen eta erabiltzen ditugun baliabideak egoki erabili ote ditugun kontrolatzen" esan du Peña diputatuak.

Eraginkortasun eta efizientzia hori lortzeko, Peña diputatuarentzat "ezinbestekoa da Foru Aldundia Eusko Jaurlaritzaren, udaletako gizarte zerbitzuen eta 3. sektorearekin batera elkarlanean aritzea. Aurrera egin nahi badugu, sare ikuspegia eduki beharra daukagu" azpimarratu du.

Balantzea egiterakoan, departamentuaren egoera ekonomiko larria helarazi nahi izan die Peña diputatuak gainontzeko taldeei. "2015. urterako hitz emanda dauden konpromisoak aurrekontua baino askoz ere handiagoak dira "aurreratu du diputatuak eta horrek departamentua egoera ekonomiko larrian kokatzen duela esan du. "8 milioi euroko defizita dago" Maite Peñaren hitzetan eta aurreratu du bere departamentua baliabide gehigarrien bila lanean ari dela adostutako konpromisoak betetzeko.

Legealdirako 3 lan ildo estrategiko

1. Gipuzkoako gizarte zerbitzuen antolaketa, kobertura eta kalitatea hobetzea

2015-2017 Gipuzkoako gizarte zerbitzuen mapari helduta, diputatuak gizarte zerbitzuen antolaketa hobea lortu nahi du, eta horretarako, eta premiei erantzun hobea emango dien lurralde oreka lortu nahiean, udalekin eta Eusko Jaurlaritzarekin akordioak bilatuko dituela aurreratu du. Eskuhartze prebentiboak eta arreta goiztiarra indartuko dituela aurreratu du gizarte politiketako diputatuak, besteak beste, disgaitasunen bat duten haurren kasuak aipatuz.

Eta Kabiaz argitu nahi izan du " dena egiteko dagoela". Hainbat udal erresidentzia hartuko dituen organismoaren asistentzia eta gestio ereduaren gainean ari gara lanean azpimarratu du Peña diputatuak eta udal titularrekin batera elkarlan hori ari direla "Kabia guztion artean eraikitzea da gure helburua" azaldu nahi izan du.

Etorkizunera begira, argi esan du: "kabia ez da baliabideak publifikatzeko tresna izango".

2. Gizarte zerbitzuak egungo eta etorkizuneko premietara egokitzea

2.1. Mendekotasuna

Zerbitzuen kalitatea hobetze aldera, elkarlana sustatuko da gainontzeko erakundeekin baita hirugarren sektorearekin ere. Gizarte politiketako diputatuak azpimarratu nahi izan du "legealdi honetan arreta sozio-sanitarioak garrantzia handia hartuko duela eta arreta integrala eskeintze aldera, hori aurrerapausua izango dela" esan du. "Mendekotasuna duten pertsonak euren ingurunetik gertu mantentzeko ahalegina egingo da eta zaintzaileei ere babes handiagoa eskeiniko zaie" finkatu du Maite Peñak. Dirulaguntzen esparruan, mendekotasunari ematen zaizkion diru-laguntzen araudia berdiseinatzea ari dira azterten eta SAD ( etxerako laguntza programa) hobetze aldera, udalekin ere akordio berri bat bilatzea bultzatuko dutela argitu nahi izan du Peña diputatuak.

2.2. Adin txikikoen babesa

Txikienen eskubideak bermatze aldera, irmoki lan egiteko konpromisoa hartu du Peña diputatuak. Kasu bakoitza banakotasunean aztertuko dutela eta horrelako egoeretan familiak duen papera ahaztu gabe, betiere babesik gabe dauden haur eta gazteen interesak lehenetsiko direla esan du diputatuak. Etorkizunera begira argi dauka helburua zein den" ez dugu nahi adin txikiko bakar batek babesgabetasun egoera larririk izatea". Hori lortzeko eta aldundiaren eskuhartzea soilik aringarria/ paliatiboa izan ez dadin, irmoki lan egingo duela aurreratu du.

Babesik gabe daude adin txikikoentzat ere " erreferentzia sistema bezala harrera familien eredua bultzatuko dugu" dio Maite Peñak.

2.3 Gizarteratzea, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta eta gizarte larrialdiak

"Pobrezia egoeran dauden pertsonen premiak eta eskeini beharreko baliabideak aztertzen dituen ponentziaren" eta "Gipuzkoako pobreziaren eta bazterkeriaren maparen" ondorioak mahai gainean izanda, Maite Peña diputatuak aurreratu du baliabide sarearen berrantolaketan jardungo duela departamentuak eta gizarteratzeko programetan ere lan egingo dutela, formaziora eta lan arloko gizarteratzera zuzendutako heziketa programetan arreta berezia jarrita. Indarkeria matxista pairatu duten emakumeei arreta integrala eskeini nahi die departamentuak, arreta psikologikoa edo sozio-juridikoa besteak beste.

3. Gizarte zerbitzuen legea garatzeko erakundeen arteko elkarlana

Maite Peñak erakundeen arteko elkarlanaren garrantzia berretsi nahi izan du, hirugarren sektorearen garrantzia azpimarratuz eta alor publiko eta pribatuaren arteko elkarlana ere ahaztu gabe. Gizarte zerbitzuen euskal plan estrategikoan, gainontzeko erakundeekin batera, lan egiteko konpromisoa hartu nahi izan du Peñak eta aurreratu du, bide batez, "Gipuzkoako arreta soziosanitariorako plan operatiboa ere abian jarriko da".

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...