Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/08/12

Alkateek bat egin dute 2016arekin

Bilbo, Vitoria-Gasteiz, Iruñea eta Donibane Lohizuneko alkateek, eta Aste Nagusia posible egiten dute eragileek Udalaren ohiko harreran parte hartu dute.
Pierre Duhart, Juan Mari Aburto, Eneko Goia, Gorka

Eneko Goia alkateak ohiko harrera egin die gaur Aste Nagusian parte-hartzen duten eragileei. Gainera, ekitaldian parte-hartu dute, besteak beste, Bilbo (Juan Maria Aburto), Vitoria-Gasteiz (Gorka Urtaran), Iruñea (Joseba Asiron) eta Donibane Lohizuneko (Pierre Duhart) alkateek. Bostek, Udaletxearen aurrealdean dauden 2016ko kartel handien aurrean argazkia egin dute, eta horrenbestez, 2016ko Europako Kultura Hiriburutzari babesa eman diote.

Behin, alkateak harrera gelan hartuta – bertan elkarrizketa txiki bat izan dute – ekitaldia udalbatza aretoan egin da, non eta, kultura-, gizarte- eta kirol-eragileak zein Aste Nagusian inplikazioa duten elkarte, babesle eta laguntzaileak batu zaizkie.

Donostiako alkate Eneko Goiak horiei guztiei egiten duten lana eskertu die, hain zuzen ere, jaiak ondo baino hobeto ateratzeko egiten duten lana: “Ez du ezertarako baio udaletxeak ideia onak izatea, baldin eta hiria bizirik ez badago eta elkarteek zein eragileek inplikatzen ez badira eta jai hauek posible egiten laguntzen ez badute”.

Horren harira, Goiak gaineratu du, Aste Nagusiaren erdian, giroa aparta dela eta elkarren arteko errespetua izaten ari dela: “Seguru nago giro horrek jaien amaiera arte lagunduko gaituela”.

Era berean, Donostiako alkateak Bilbo, Vitoria-Gasteiz, Iruñea eta Donibane Lohizuneko alkateei bertaratu izana eskertu die – Donibane Garazi, Baiona eta Mauleko alkateek ezin izan dute etorri –: “Zuek gaur bertaratu izanak esannahi ugari ditu: lehenengoa, elkarlanerako prest gaudela; bigarrena; gertukoak sentitzen garela; eta hirugarrena, hiri bakoitzak ordezkatzen duena errespetatuz, elkarlanean aritzeko prest gaudela, betiere, hirientzat eta hiritarrentzat onena bilatuz”.

Eneko Goiak, halaber, honakoa esan du: “2016a aukera ezinhobea izango da munduari zer garen erakusteko; eta leiho hori zuekin elkarbanatu nahi dugu. Izan ere, gure nahia da Bilbo, Vitoria-Gasteiz, Iruñea eta Donibane Lohizune leiho horretara gurekin ateratzea- Seguru nago horrela izango dela eta elkarlanean arituko garela arrakastatsua izateko”.

Azkenik, 2016ko zuzendari orokor Pablo Berasteguik hitzaldi laburra egin die bertaratuei eta, ondoren, alkateak udaletxearen aurrealdearen terrazara atera dira eta argazkia egin dute Donostia 2016ko udako kanpainako kartelen aurrean. Hamaiketakoa Lur-Lan Baserritar elkarteak jarri du eta Euskal Herriko produktuekin egindakoa izan da. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...