Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/07/30

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Euskaltzaindiak elkarlana indartzeko konpromisoa berretsi dute

Diputatu Nagusiak eta erakundeko zuzendaritzak 2018.urtean ospatuko den mendeurrena prestatzeko lehen urratsa eman dute
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Euskaltzaindiak elkarlana indartzeko konpromisoa berretsi dute

Gipuzkoako Diputatu Nagusiak, Markel Olanok, lurraldeko eragile sozial, ekonomiko eta kulturalekin batzarrak izaten jarraitzen du, eta gaur Euskaltzaindiaren txanda izan da, ia bi orduz luzatu den bilera aberasgarri batekin. Andres Urrutia buru zutela, erakundeko zuzendaritzako Sagrario Aleman, Erramun Osa, Adolfo Arejita eta  Joseba Zabaleta Foru Aldundian izan dira, Diputatu Nagusiarekin eta Hizkuntza Berdintasunerako zuzendariarekin, Mikel Irizarrekin.

Euskaltzaindiaren berri eman eta dituzten erronken inguruko zehaztasunak emateko aukera izan dute, bai eta bi erakundeen arteko elkarlana indartzeko konpromisoa berrestekoa ere. Izan ere, Foru Aldundiak eta Euskaltzaindiak bat egiten dute euskara sustatu eta bere erabilera etorkizunean bermatzeko helburuarekin. Hori dela eta, elkarlanetik urrats estrategikoak ematea adostu dute, uste baitute bide berri bati ekiteko garaia iritsi dela, eta hori lortzeko ezinbestekoa dela bi erakundeak eskutik joatea.

Horrez gain, 2018.urtean ospatuko duten Euskaltzaindiaren mendeurreneko ospakizuna ere izan dute mintzagai. Hitzordu horren garrantzia azpimarratu dute, ospakizuna ez ezik, euskararen arloan urrats berriak emateko aukera paregabea izango delako. Helburu horretan ere, elkarlana bultzatzeko borondatea erakutsi dute bi erakundeek. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...