Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/07/23

Miren Azkaratek azpimarratu du, 2016ari buruzko komunikazioa etengabekoa izango dela hemendik aurrera.

2016ko Hiriburutza, Kultura, Euskara eta Hezkuntza arloetako zinegotzi delegatuak esan du, laster hirian gero eta gehiago ikusiko dela hurrengo urtean Europako Kultur Hiriburu izango dela
Miren Azkarate

Atzoko 2016ko departamentuen arteko batzorde teknikoaren bileraren ondoren, 2016ko Hiriburutza, Kultura, Euskara eta Hezkuntza arloetako zinegotzi delegatu Miren Azkaratek adierazpenak egin ditu gaur goizean, eta honakoa esan du: “2016ari buruzko komunikazioa etengabekoa izango da hemendik aurrera”. Horren harira, Azkaratek adierazi du, 2016ko zuzendari orokor Pablo Berasteguik azaldu bezala, komunikazioa zatitan egingo dela eta, beraz, udan hiritarrek ikusi ahal izango dutela nola gero eta gehiago ikusgai egiten den hurrengo urtean Donostia kultura hiribura izango dela; eta komunikazio horrek udazkenean beste era batean jarraituko duela helburu berarekin, hau da, 2016an Donostia Europako Kultura Hiriburua izango dela ikusgai egiten jarraitzea.

Era berean, Miren Azkaratek segidakoa azpimarratu du: “Oso garrantzitsua da hiriburutzarentzako proiektuen produkzioa egitea eta arduradunak zehaztea proiektu horiek aurrera eramateko. Horiek horrela, une honetan Donostia Kulturaren produkzio talde bikainaren kolaborazioa bideratzen ari gara, ikusteko nola lotzen ditugun sinergiak 2016arekin”.

2016ko Hiriburutzaren zinegotzi delegatuak, halaber, azaldu du, irekiera ekitaldi nagusia egongo dela eta aurreko egunetan beste hainbat ekitaldi egingo direla: “Horretan ari gara lanean gogoz eta udazkenean, hiriburutzaren bulegoko arduradunek egoki ikusten dutenean, egitasmoaren ekimen nagusienak aurkezteko ekitaldi handia egingo da”.

Dena den, Miren Azkaratek ohartarazi du, egitasmoa ez dela itxita egongo %100ean, izan ere, Europako Batzordearen kultura hiriburutzaren arduradunek gomendatzen dute zati bat irekita mantentzea hiritarren ekimenez sortzen diren proiektuak sartzeko. Eta horretarako, Olatuak ekimena egongo da, hain zuzen ere, Olatu Talkari jarraipena emango dion ekimena.

2016ko Europako Kultura Hiriburutzarako Kultura Ministerioaren ekarpenari buruz, Azkaratek esan du, lehendabiziko iritziak jaso dituztela, baina oraindik ez dutela bilerarik egin Ministerioak azaldutako konpromisoa diru-ekarpen handiagoa suposatuko duen zehazteko – gogoan izan, diru-ekarpen handiagoa egiteko eskatzen zitzaiola Kultura Ministerioari –.   Gainera, gogoratu behar da Europako Batzordeari arraro egiten zitzaiola Espainiako Gobernuaren ekarpena hain txikia izatea, Eusko Jaurlaritzak edota Donostiako Udalak egiten duten ekarpenarekin alderatuta. Dena den, Azkaratek adierazi du, lanean jarraituko dutela Espainiako Gobernuak diru-ekarpena handitzeko eta baikor direla esan du.

Chillida-Leku, etorkizunerako jarraipena

Azkenik, Miren Azkaratek Chillida-Lekuren egoerari buruz eta 2016ean sartzeari buruz hitz egin du: “Guztiok nahi dugu Chillida-Leku 2016rako irekita egotea eta, era berean, donostiarrentzako zein mundu guztiarentzako erreferente izaten jarraitzea”.

Horren harira, Azkaratek esan du, ez duela aukeratu nahi, baina baldin eta aukeratu beharko balu museoa 2016an irekita egoteko elkarrizketak behartzearen eta gauzak lasaiago egin eta museoaren jarraipena bermatzearen artean, bigarren hautua egingo lukeela, nahiz eta, argi duen Chillida-Leku 2016rako funtsezko tresna izango litzatekeela.

Hortaz, 2016ko Hiriburutza, Kultura, Euskara eta Hezkuntzako zinegotzi delegatuak honakoa azpimarratu du: “Elkarrizketan bi alde daude, erakundeak eta familia, eta hor zuhurrak izan behar dugu eta bi aldeei utzi behar diegu hitz egiten jarrai dezatela, akordioa lor dezaten”. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...