Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/07/22

Donostiak eta Baionak elkarlanerako konpromisoak hartu dituzte

2016ko Europako Kultura Hiriburutza gertu da eta horrek elkarlanerako gune berriak sortu ditu Donostiako Udalaren eta Agglomeration Côte Basque-Adour-ren (ACBA) artean. Gogoan izan, Baiona, Biarritz, Anglet, Bidart eta Boucau hiri eta herriek parte hartzen dutela ACBA-en
Eneko Goia eta Jean-René Etchegaray

Donostiako Alkate Eneko Goiak harrera egin dio gaur arratsaldean Baionako alkate eta ACBA-ko presidente Jean-René Etchegaray-ri. Biek ordubeteko bilera egin dute. Bertan, bi administrazioek komunean dituzten gaiak aztertu dituzte, eta konpromisoak hartu dituzte mugikortasun, turismo eta kultura arlotan.

Behin bilera amaituta, alkateek adierazpenak egin dituzte eta, bertan, borondatea azaldu dute elkarlanean jarraitzeko bi hiriek eta lurraldeek mugaz bestaldeko lankidetzaren lidergoa har dezaten eta aurrera egiteko baliabideak martxan jar ditzaten.

 Donostiako alkate Eneko Goia pozik agertu da, Donostiako udalak legealdi honetako Euskal Herriko lehenengo alkateari harrera egin diolako. Goiak azpimarratu du, bileran gai komunak partekatu dituztela eta elkarlanean aritzeko beharra ikusi dutela, bai egun bi erakundeek – Udalak eta ACBAk – lankidetzan ari diren gaietan, bai beste hainbatetan. 

Horrenbestez, bi alkateek hiru gai funtsezko azpimarratu dituzte, hain zuzen ere, 2016ko Europako Kultura Hiriburua iristeko denbora laburra falta dela kontuan hartuta, etorkizun hurbilean funtzeskoak diren hiru gai: mugikortasuna, turismoa eta kultura. Bi agintariek gaineratu dute, mugaren bi aldeen arteko mugikortasuna oso garrrantzitsua dela, izan ere, Iparraldean zein Hegoaldean bizi diren hiritarrek harreman gehiago izateko tresna da.

Turismoari buruz, Eneko Goiak eta Jean-René Etchegarayk Pays Basque-Basque Country marka balioan jarri dute, partekatzen duten marka delako. Horren harira, Etchegarayk honakoa esan du: “Marka horrek Iparralde eta Hegoalde lotzeko balio du, kosta barrualdearekin lotzen dugun bezala”.

Eta 2016ko Europako Kultura Hiriburutzari buruz, bi alkateek adierazi dute, 2016a aukera dela Eurohiriaren esparruan lankidetza handiagoa izateko, betiere, Eurohiriaren eginkizunei buruzko gaietan ikuspegi komuna izateko. Gainera, Goiak eta Etchegarayk elkarlana 2016tik harago izatearen alde egin dute, hain zuzen ere, elkarlan egonkorrago baten alde, legealdien iraupenatik harago.

Azkenik, Donostiako alkate Eneko Goiak eta Baionak alkate eta ACBAko presidente Jean-René Etchegarayk irailerako hitzordua jarri dute, bi hirien eta lurraldeen arteko elkarlanari berriro ekiteko, beti, bi administrazioek dituzten proiektu komunak sustatzeko eta garatzeko. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...