Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/07/16

Donostiako alkateak arrantzale beteranoen omenaldian parte hartu du

Eneko Goiak azpimarratu du, arrantzaleek legatu handia utzi dutela Donostian, izan ere, arrantzaleak izan dira, dira eta izango dira donostiarron nortasunaren zati handia.
Donostiako alkateak arrantzale beteranoen omenaldian parte hartu du

Karmengo Amaren eguna dela-eta, Donostiako alkate Eneko Goiak parte-hartu du Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradien Federazioak Udaletxeko udalbatza-aretoan antolatutako harreran. Ekitaldia goizeko 11:15ean hasi da. Udalbatza aretoa arrantzalez bete da omenaldian parte hartzeko. Bertan, parte hartu dute ere, Sustapen Ekonomikoko, Landa Garapeneko eta Lurralde Orekako foru diputatu Ainhoa Aizpuruk, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako, Ekonomia Garapeneko eta Lehiakortasuneko sailburuorde Bittor Orozek, eta Gipuzkoako Arrantzale Kofradien Federazioko idazkari, Miren Garmendiak.  

Ekitaldiari hasiera emateko agintariek hitz batzuk egin dizkiete arrantzaleei. Donostiako Alkate Eneko Goiak honakoa esan du: “Gaurkoa egun handia da hiriarentzat, izan ere, garai batean arrantza ohitura handia egon zen, eta beraz, arrantzaleek legatu handia utzi dute Donostian, izan direlako, egun direlako eta etorkizunean izango direlako donostiarron nortasunaren zati handia”.

Sustapen Ekonomikoko, Landa Garapeneko eta Lurralde Orekako foru diputatu Ainhoa Aizpuruk, eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako, Ekonomia Garapeneko eta Lehiakortasuneko sailburuorde Bittor Orozek azpimarratu dute arrantzaleek egiten duten lana: “Arrantzaleak Gipuzkoako zein Euskadiko ekonomiaren eragileak dira, eta, beraz, arrantzaleei babesa ematen jarraituko diegu, gure herriarentzat garrantzitsuak izaten jarraitzeko”.

Behin agurrak eginda, kofradia bakoitzeko arrantzale beteranoenak omendu dituzte. Ondoren, kaiko San Pedro elizara joan dira meza entzutera. Irteeran herri-omenaldia egin diete, eta azkenik, Zubi-gain elkartean bazkaria egin dute.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...