Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/07/15

Donostia 2016 eta Euskadi Txirrindularitza Antolakuntzak babes-akordioa sinatu dute Donostiako Klasikorako

Donostiako txirrindulari-lasterketak oihartzun handia du munduan, bai antolakutza dela-eta, bai parte-hartzea dela-eta, eta, beraz, 2016ko Europako Kultura Hiriburutza sustatuko du.
Donostia 2016 eta Euskadi Txirrindularitza Antolakuntzak babes-akordioa sinatu dute Donostiako Klasikorako

Donostia 2016 Fundazioak eta Euskadi Txirrindularitza Antolakuntzak babes-akordioa sinatu dutue gaur goizean Donostiako Udaleko prentsa aretoan. Ondorioz, Donostiako Klasikoaren 35. edizioak 2016ko Europako Kultura Hiriburutza sustatuko du.

Eneko Goiak, Donostiako alkate eta Donostia 2016 Fundazioako presidenteak, eta Jose Luis Arrietak, Euskadi Txirrindularitza Antolakuntzako presidenteak, akordioa sinatu dute. Izenpetutako hitzarmenaren arabera, Donostia 2016 Fundazioak 70.000 euro ordainduko ditu Donostiako Klasikoaren babesle izateko. Ondorioz, Donostia 2016 Europako Kultura Hiriburutzak presentzia handia izango du lasterketan, hain zuzen ere, abuztuaren 1ean, larunbatean, egingo den lasterketan.

Donstiako Klasikoak nazioartean oihartzun handia du eta, hain zuzen ere, Donostian egiten diren kirol ekitaldi garrantzitsuenetako bat da. Hori dela eta, Donostia 2016 Fundazioak Euskadi Txirrindularitza Antolakuntzari babes-akordioa proposatu dio eta, ondorioz, 2016ko Europako Kultura Hiriburutzak Donostiako Klasikoaren nazioarteko oihartzunaz baliatuko da. Gogoratu behar da, urtero Donostiako Klasikora maila haindiko talde zein txirrindulariak etortzen direla eta, egun, Donostiako Klasikoa UCI ProTour egutegiaren barruan dagoela eta, beraz, mundu guztia Donostian gertatzen denaren zain egoten dela.

Behin akordioa sinatuta, Donostiako alkate eta Donostia 2016 Fundazioko presidente Eneko Goiak, honakoa azpimarratu du: “Ezaguna da 2016ko Europako Kultura Hiriburutzaren apustu nagusiena dela nazioartean ezagutzera ematea. Eta Donostiako Kalasikoak hori egiteko aukera ematen digu, izan ere, hirian egiten diren ekitaldirik nagusienetako bat da eta nazioartean oihartzun handia du”.

Horren harira, Goiak adierazi du, Klasikoa aukera garrantzitsua dela Kultura Hiriburutza nazioartean ezagutzera emateko. Eta, gainera, Donostia 2016 Fundazioak eta Euskadi Txirrindularitza Antolakuntzak sinatu duten akordioa elkarlanaren adibidea dela, hain zuzen ere, Kultura Hiriburutzaren eta gure hiriaren nortasuna den kirol proba baten arteko elkarlana.

Bestalde, Euskadi Txirrindularitza Antolakuntzako presidente Jose Luis Arrietak, segidakoa esan du: “Ohorea izango da hurrengo ostiraleko aurkezpenean 2016ko Europako Kultura Hiriburutzaren logoa bertan egotea. Gainera irudi hori lasterketaren irteera, helmuga eta tarteko pankartetan ere ikusi ahal izango da”. Era berean, Arrietak gogorarazi du, Donostia Klasikoa Eurosport-ek eta Eurovision-ek mundu osoan ematen dutela, gutxi gorabehera 10 milioi ikusle izaten dituela, eta sharea %10 eta %11 bitartekoa izaten dela. Hori dela eta, Donostiako Udalaren eta Kultura Hiriburutzaren bulegoaren laguntza eskertu du eta honakoa esan du: “Akordioa biontzat beharrezkoa zen eta bultzada handia emango die Europan bai lasterketari, bai Hiriburutzari”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...