Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Agenda eta udal gobernu batzarraren izendapena izan dira Eneko Goiaren lehengo eguneko zeregin nagusienak
Donostiako Alkateak esan du, saiatuko dela 2016ko fundazioaren patronatuaren batzarra lehenbailehen deitzen, hain zuzen ere, diputatu nagusiaren kargu hartzea egin bezain pronto. Halaber, adierazi du, gaur jarraituko dutela PSErekin hitz egiten.
Atzo arratsaldean Kursaalen izan zen Eneko Goia estreinakoz Alkate bezala bertan antolatutako ekitaldi batean eta gaur, goizean goiz, Donostiako Udaletxera joan da, non eta, bere bulegoa ezagutu duen, hain zuzen ere, hurrengo lau urteetan lan egin duen bulegoa, eta EAJ-PNVren udal-taldekideekin bulego aldaketa egin duen.
Behin bulego aldaketa eginda, Eneko Goiak irratian bi elkarrizketa egin ditu eta bere taldearekin bilera egin du Alkate bezala lehenengo erabakiak hartzeko. Ondoren komunikabideen aurrean agertu da bulegoaren atarian eta honakoa esan du: Lan handia egin dugu gaur goizean eta, besteak beste, agenda aztertu dugu eta legealdiari hasiera emateko gobernua osatzeko lehendabiziko erabakiak hartu ditugu.
Horren harira, Donostiako Alkateak aditzera eman du, hasieran EAJ-PNVren zerrendaren lehendabiziko bost zinegotziek osatuko dutela udal gobernua Miren Azkarate, Juanra Viles, Pilar Arana, Jaime Domínguez-Macaya y Aitziber San Román , baina aurreikusten duela lehenbailehen udal gobernua osatzea legeak agintzen duen ordezkari kopuru gehienez baliatuta. Momentuz, Eneko Goiak adierazi du, aipatutako bost zinegotzi horiek ez dituztela ardura zehatzik izango eta litekeena dela lehendabiziko gobernu batzarra ostiralean egitea.
Eneko Goiak, halaber, honakoa gaineratu du: Aztertzen ari gara 2016ko fundazioaren patronatuaren batzarra lehenbailehen deitzeko aukera, baina ezingo dugu deitu diputatu nagusia izendatu arte. Beraz, saiatuko gara batzarra deitzen diputatu nagusiaren kargu hartzea egin bezain pronto, lehenbailehen lanean hasteko.
Kazetariek Eneko Goiari galdetu diote, noiz jarraituko duen PSErekin negoziatzen eta ea Andoainen gertatutakoak eragina izango duen. Horri buruz, Goiak azpimarratu du, lehenbailehen ekingo diogula berriro negoziazioari, larunbatean Alkatearen izendapenaren ondoren hitzartu bezala.
Horrenbestez, Donostiako Alkateak esan du, gaur jarraituko dutela PSErekin hitz egiten eta gaineratu du, ulertzen duela negoziazio-mahai gainean Donostiako gaiak baino ez direla egongo.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


