Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Juanje Alberdi: Eskerrik asko Bergara
EAJ-PNVren alkategaiak eskerrak eman nahi izan dizkio zerrenda bozkatuena izateko botoa eman dion "pertsona bakoitzari". Juanje Alberdik eramango du gobernua osatzeko lidergoa hiru alderdiekin bilerak eginez.
Eskerrak eman nahi dizkizuet gure zerrendaren alde bozkatu duzuen guztioi, pertsona bakoitzari, boto bakoitzaren atzean pertsona bat bai dago. Gure programan adierazi dugun bezala, pertsonak dira gure politikaren helburu eta pertsonentzat egingo dugu lan.
Argi daukagu, bestalde, Gobernua osatzeko bokazioarekin etorri garela eta Gobernua osatzean "bergarar guztientzat" gobernatuko dugula, sektarismo eta alderdikeriak era bat baztertuz. Guretzat, bestalde, oso garrantzitsua da jarrera, egiteko modua eta elkarren arteko harremanak eta bergarar guztion arteko bizikidetza arau minimoak errespetatze. Bergaran beste kultura politiko bat izan dugu azken urteotan, herriari bizkarra eman diona. Gure asmoa giro horri eta politika egiteko modu horri buelta ematea da.
Bergararrek garbi utzi dute gure aukera dela gehien gustatu zaiena eta gure programa jarriko dugu mahai gainean hori burutu ahal izateko.
Datorren pausoa alkatearen izendapena da, Ekainak 13an, eta horretarako akordiora iristeko elkarrizketekin berehala hasiko gara, bai Irabazi eta baita PSErekin ere baina EHBildurekin ere egongo gara elkarri entzun eta aurrerantzean Bergararen alde lana egiteko.
Gaur hemen zuek, bergararrok hautatutako 8 zinegotziak gaude eta banan banan izendatu nahi nituzke: Ander Alberdi, Maite Agirre, Lander Arregi, Izaskun Labaien, Sabino Azkarate, Iñaki Arregi, Elena Lete eta ni neu, Juanje Alberdi.
Eskerrak eman nahi dizkiet guztiei gure programa osatzen eta kanpainan lanean buru belarri aritu direlako.
Eskerrak eman baita ere zorion mezuak bidali dizkiguten guztioi eta kalean etengabe zoriontzen gaituzten bergarar guztioi.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


