Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Eskerrik asko Usurbilgo EAJ-PNVrengan konfiantza izateagatik
Jeltzaleek hiru aldiz bozka gehiago jaso dituzte, eta lau zinegotzi izango dituzte
Usurbilgo Euzko Alderdi Jeltzaleak eskerrak eman dizkie igandeko hauteskundeetan EAJ-PNVrengan konfiantza adierazi zuten herritar guztiei. Alderdiak “igoera ikusgarria” izan duela nabarmendu du Josune Urkola bozeramaileak. Izan ere, azken udal eta foru hauteskundeetan 249 bozka jaso zituzten jeltzaleek, eta, orain, hirukoitza baino gehiago, 866 zehazki. Horri esker, EAJ-PNVk lau zinegotzi izango ditu udaletxean: Josune Urkola bera, Mirari Azurmendi, Andoni Atxega eta Carlos Pérez.
Urkolak berretsi du bere taldearen lehentasuna izango dela Usurbilgo familien ongizatea bermatzea eta ekonomia suspertzea. Horretarako, Udalaren gastu finkoa murrizteko eta inbertsioak handitzeko asmoa erakutsi dute. “Inposaketarik gabe, errespetuan oinarritu eta akordioetara iristeko gaitasuna duen taldea garela frogatuko dugu datozen lau urteetan", ziurtatu du Urkolak.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


