Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/05/28

Nahikari Oterminek pasaitarrek udal hauteskundeetan azaldu dieten babesa eskertu du

Jeltzaleek Pasaiaren alde lan egiteko konpromisoa berretsi dute guztion Pasaia hobeago bat eta etorkizuna duena eraikitzeko, non enplegu sustapenak, ekonomia suspertzeak eta pasaitarren ongizate eta bizi kalitatea bermatzeak lehentasunezkoa izan behar duen
Nahikari Oterminek pasaitarrek udal hauteskundeetan azaldu dieten babesa eskertu du

Pasaiako EAJ-PNVk prentsa ohar bidez eskertu du joan den igandeko udal hauteskundeetan pasaitarrek alderdiarengan jarritako konfiantza eta azaldutako babesa. “Talde osoaren izenean eskerrik beroenak eman nahi dizkiet bozkatu gaituzten 2001 pasaitar guztiei; azken udal hauteskundeetako emaitzak hobetu ditugu eta jasotako babesari esker Pasaiako 2.alderdirik bozkatuena izan gara, horregatik, berriz ere, eskertu nahi dut jasotako babesa eta Pasaia eta pasaitarren alde lan egiteko nire konpromisoa berresten dut, gure udalerriak behar duen bultzada errealitatea bilaka dadin” aitortu du Oterminek.

EH Bilduren kudeaketarekin eta gobernatzeko ereduarekin pozik ez, pasaitarrek aldaketaren aldeko hautua egin dute, eta horrek alderdi politikoen indar eta udal ordezkaritzan aldaketa sakona eragin du. “Jasotako babesari esker datozen lau urteetan ordezkaritza sendoa izango dugu udalean 5 zinegotzirekin; Pasaiarekin konprometitua dagoen taldea da, ilusio eta lanerako gogo handiz dagoena eta bizilagunen eta udalerriaren interesen defentsan jardungo duena” adierazi du Nahikari Oterminek.

Ildo horretatik, Oterminek gogora ekarri du azken hilabeteetan bere lan taldeak egindako partekatze lana Pasaiarako proiektua herritarren eta Pasaiako eragileen ekarpenekin aberasteko eta beren benetako behar eta nahiei erantzungo dien proposamena eskaintzeko. “Udaletxean proposamenak egiterakoan, kontutan izango ditugu jasotako ekarpenak eta baita bizilagunek helarazi dizkiguten arazoak ere eta orain arte izandako eta egindako lan-arduratsu bera eramango dugu aurrera udaletxean, betiere pasaitarren  beharrei erantzutea eta beren ongizate eta bizi kalitatea hobetzea lehentasun hartuta” amaitu du Nahikari Oterminek. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...