Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/05/20

EAJ-PNVk herritarren babesa eskatu du, inposaketetatik kanpo eta herritarrak errespetatuz, Tolosa eraikitzen jarraitzeko

Olatz Peonek azpimarratu du etorkizuneko erronkei aurre egiteko programa eta talde sendoa osatu dutela
EAJ-PNVk herritarren babesa eskatu du, inposaketetatik kanpo eta herritarrak errespetatuz, Tolosa eraikitzen jarraitzeko

Gipuzko Buru Batzarrako presidente, Joseba Egibar, Tolosan izan da gaur hauteskunde kanpainaren azken txapa honetan Tolosako alkategai Olatz Peoni babesa emateko. Egibarrek adierazi du hauteskunde hauek badutela bereizgarri bat: “Espainian aukera desberdinak daude, PP, PSOE, IU, Podemos… baina haiek haien Estatua egina daukate. Zein gizarte ikuspegi, hezkuntza… horretaz eztabaidatzen dute. Guk, berriz, haratago joan behar dugu: Herri honen eraikuntzan oso modelo ezberdinak egon dira, eta talka egin dute. Gure modeloa da herritarrak errespetatuz, bide politiko eta demokratikoak erabiliaz, herri hau eraikitzea” esan du. Bestetik, ezker abertzalearen eredua ekarri du gogora, bide politiko, demokratikoak, indarkeriarekin uztargarriak zirela uste izan duen eredua, eta argi geratu da biolentziaren bide eta ereduak ondorio izugarriak eragin dituela gure herrian. “Guk, herritarren artean bereizketarik egin gabe, urratsez-urrats aurrera egin nahi dugu Herri honek aurrera egin dezan” azpimarratu du.

Tolosako alkategaiak, aipatu du kanpaina egun hauetan etxez-etxe beren programa tolosarrekin partekatzen ari direla, hilabeteetako lanaren eta herritarren parte hartzearen emaitza dena. Horren harira, gogora ekarri du talde antolatu, eragile eta norbanakoekin egindako lana, “guztiekin hitz egin dugu gure programa osatu eta borobiltzeko, sinesten dugulako herri honen etorkizuna guztion ardura dela eta horregatik osatu dugu Tolosarekin konprometituta dagoen zerrenda”.

Olatz Peonek hitz eman du Tolosaren izaera eta aniztasuna errepestatuko dituela, eta esan du oso garrantzitsua dela Tolosaldeako herri ezberdinen oreka mantentzea, jeltzaleren ustetan azken legealdi honetan ahaztua geratu dena. “Izateko eta egiteko modu batekin gatoz: itxurakeri eta paternalismorik gabe; abesbatzeta bezala, ahots ezberdinak errespetatuko ditugu. Baina erronkei aurre egiteko Udaletxean ordezkaritza sendoa behar dugu, eta hori lortzeko beharrezkoa da jendeak bozka ematea” aitortu du Peonek.

Jokin Azkuek bere aldetik, Tolosako EAJ-PNVren lehentasun handiena ekonomia eta enplegua izango direla azpimarratu du, gizarte politikei ere erreparatuz, inor bazterrean utzi gabe. Labur, jeltzaleen lehentasun eta lan esparruak zein izango diren, jarduera ekonomikoari dagokionean, adierazi ditu. Horiek horrela esan du “ Enpresen kasuan, gure asmoa da jarduera enpresariekin elkarlanean egitea, bai eta heziketa eskolekin ere. Lankidetza garatuko dugu. Ez ditugu enpresariak uxatuko. Enplegua lortzeko hori egin behar da. Administrazioa ez baita enplegua sortzen duena. Susta dezake, baina enpresek, dendek eta turismoak sortzen dute enplegua. Enpresa gehienak txikiak dira, 10 lagunekoak, eta arazo asko dituzte. Horietako asko espezializatuak dira, eta internazionalizazioan lagunduko diegu”. Era berean, erreferentziazko enpresak Tolosara ekartzeko nahia ere azaldu du, Apatta-Errekara enpresak handiak ekarriz. Baimenak eta prozedurak azkartzeko helburuz, leihatila bakarra sortuko dutela ere esan du.

Merkataritzak Tolosan duen garrantzia aintzat hartuta, besteak veste, tokiko komertzioa babestu eta ekintzaileen programak sustatu dituztela jakinarazi du. Azkenik, turismoa indartzeko helburuz lo ostatua eraikiko dutela iragarri du, eta turismo bulegoa Triangulora lekualdatu.

Amaitzeko, Joseba Egibarrek bozka eskatu die herritarrei, “EAJk ez du inprobisatzen, proiektuak ditugu eta kudeatzen dakigu. Botoek indar asko dute, horregatik, bozka eskatzen diet herritarrei ez diegulako huts egingo; eraginkorrak garela erakutsi dugulako eta irabazle izan nahi dugulako, ez garaile; Bilduk ez bezala, guk ez dugulako inor menperatu nahi”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...