Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/05/20

Gipuzkoan hondakinen kudeaketari behin betiko konponbide eman behar diogu

Segundo Garin EAJ/PNVren Oiartzungo alkategaiak eta Carlos Ormazabal Garapen jasangarrirako diputatu-ohiak Oiartzun eta Gipuzkoarako Eusko Alderdi Jeltzalearen aukera aurkeztu zuten Oiartzungo udal batzar aretoan izandako ekitaldi politikoan.
Gipuzkoan hondakinen kudeaketari behin betiko konponbide eman behar diogu

Irtenbidea eman behar zaio Gipuzkoak eta Oiartzunek jasaten duten egoera larriari eta horretarako aukera Eusko Alderdi Jeltzalea da. Hondakinen kudeaketa integrala Gipuzkoan, hiri-mantentze eta kale garbiketa, herritarrei zor zaien bizi-kalitatea eta ingurune mesedegarria izan dituzte hizpide.

Segundo Garin EAJ/PNVren alkategaiak Oiartzunek behar eta merezi duen aldaketa aldarrikatu du eta horretarako Udala zabaldu beharra azpimarratu du Eusko Alderdi Jeltzalearen alkategaiak, “Udala guztiona eta guztientzat behar du izan, zabaldu nahi dugu Udala pertsona guztiei, kudeaketa on bat eskainiz, gardentasunean eta hurbiltasunean oinarritzen den kudeaketa. Beti gure herritarren zerbitzura”.  

Carlos Ormazabalek Gipuzkoan hondakinen kudeaketari behin betiko konponbide jasangarria emateko Eusko Alderdi Jeltzalearen apostua azpimarratu du. ”Europako zuzenbide markoak planteatutakoa betetzen duena eta bat datorrena Europako leku aurreratuenetan aplikatzen denarekin”.

Garapen jasangarriko diputatu-ohiak azaldu zuenez, “helburua jasangarritasuna da eta horrek kudeaketa integrala eskatzen du, lehenik prebenitu, bigarren birziklatu eta konpostatu eta sistemari amaiera emateko balorizatu. Alde horretatik bilketaren aldetik, edukiontzien aldeko apustua egiten dugu,  edukiontzi marroia organikoarentzako eta hondar zatirako – birzikla ezin den guztirako-, eta sistemari amaiera emateko balorizazio energetikoaren aldeko apustua egiten dugu, ingurumen gaietan aurreratuen dauden herrialdeetan egiten ari direnaren ildotik, birziklatu eta konpostatu ezin diren hondakinak erraustuz, energia sortzea. Zabortegiena, Bilduren apustu eta proposamena, iragana da”.

Carlos Ormazabalek Atez Atekoaren inguruan eraikitako gezurrekin amaitu beharra azaldu zuen. “Sistema inposatu egin da herrietan, azken lau urtetan egin diren kontsulta guztietan, eta hamar izan dira,  horren kontra azaldu dira herritarrak. Eta gainera antzekoak, eta hobeak, dira edukiontzi bidezko bilketa selektiboaren emaitzak”,-horren lekuko jarri zituen Zegama eta Olaberriako datuak, non 5. edukiontzia izanda %80ra iritsi diren - “eta gainera hiru aldiz gutxiago kostatzen da”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...