Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/05/16

Gipuzkoan errealitate-aldaketa baten atarian gaude

Markel Olanok azpimarratu du, ezinbestekoa dela herritarrek hurrengo igandeko hauteskundeetan parte hartzea Gipuzkoan beharrezkoa den aldaketa lortzeko.
Gipuzkoan errealitate-aldaketa baten atarian gaude

EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigai Markel Olanok, eta Donostiako alkategai Eneko Goiak agerraldia egin dute gaur goizean Donostiako Udaletxearen aurrean. Bertan, bere taldeekin batera, mezu zuzena, argia eta zehatza eman dute: “Gipuzkoan eta Donostian errealitate-aldaketa baten atarian gaude”. Horren harira, Markel Olanok azpimarratu du, agerikoa dela hurrengo igandeko hauteskundeetan ez direla errepikatuko duela lau urteko emaitzak. Izan ere, aldaketa dator, hain zuzen ere, EAJ-PNVk ordezkatzen duen aldaketa.

Horrenbestez, Olanok konpromisoa hartu du aldaketa bultzatzeko, hain zuzen ere, eraikitzeko eta elkarbanatzeko aldaketa, eta ez, ordea, suntsitzeko eta inposatzeko aldaketa. Eta, horretarako, jeltzaleek elkarrizketa eta akordioa oinarri izango dituzte. Izan ere, hitz egiteko, konbentzitzeko eta gertatuko den aldaketan parte hartzeko garaia da. Horren harira, EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigaiak honakoa esan du: “Herritarrak politika egiteko beste modu bat eskatzen ari dira eta EAJ-PNVk modu berri hori ordezkatzen du. Hala ere, aldaketa lortzeko, herritarrek argi izan behar dute ezinbestekoa dutela hurrengo igandeko hauteskundeetan parte-hartzea. Izan ere, baldin eta herritarrek ez badute hauteskundeetan parte-hartzen, ezingo dugu Gipuzkoan beharrezkoa den aldaketa hori aurrera eraman”.

Era berean mintzatu da EAJ-PNVren Donostiako alkategai Eneko Goia. Goiak aldaketaren beharra, bai Donostiako Udalean, bai Gipuzkoako Foru Aldundian, lotu du jeltzaleen kultura proposamenarekin: “Gure ustez, kulturak elkarbizitzaren oninarria izan behar du, bai Donostian, bai Gipuzkoan, eta kulturak anitza izan behar du, ezberdintasunak onartu behar ditu, irekia izan behar du, eta nazioartera hedatu behar du, betiere, nortasuna galdu gabe. Eta baldin eta horren alde egin nahi badugu, inoiz baino beharrezkoa da Donostiako Udalean eta Gipuzkoako Foru Aldundian aldaketa lortzea”.

Tabakalera, euskal kulturaren sorkuntzaren erreferente

Agerraldian ere Hezkuntza eta Kultura sailburu Cristina Uriartek, eta sailburuorde Joxean Muñozek parte hartu dute. Horien aurrean, EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigai Markel Olanok Tabakalera sustatzearen alde egin du: “Baina ez bakarrik eraikinaren eraikuntza sustatzearen alde, baizik eta Tabakaleraren proiektuari edukia ematearen alde ere. Eta guk, Tabakalera euskal kultur edukien sorreraren motore izatea nahi dugu. Beraz, guretzat Tabakalera Euskadi osorako proiektua da”. Olanoren ustez, Tabakalera euskal kulturaren etorkizuna da eta, beraz, sortzaileentzat motore eta erreferente izan behar du, hain zuzen ere, euskaraz eta euskal kulturarentzat edukiak sortzeko esfortzu handia egiten ari diren sortzaileentzat.

Markel Olanok, halaber, gaineratu du, kultura proiektu handiak aurrera eramateko, bai Donostian, bai Gipuzkoan, bai Euskadin ezinbestekoa dela erakundeen arteko konfiantza eta elkarlana berreskuratzea. Hortaz, konpromisoa hartu du, Donostiako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko elkarlana eta konfiantza berreskuratzeko lan egiteko.

Gainera, Olanok Donostiako Nazioarteko Zinemaldia goraipatu du, Gipuzkoako kultura arloko protagonista nagusi bezala. Horiek horrela, hautagai jeltzaleak konpromisoa hartu du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Zinemaldiaren arteko elkarlana indartzeko, Gipuzkoan kultura arloko politikak diseinatzeko eta bultzatzeko eragileetako bat izateko.

Azkenik, Markel Olanok gogorarazi du, euskarak erronka handi bat duela: kalean erabiltzea sustatzea, bereziki, gazteen artean. Hortaz, konpromisoa hartu du, proiektua garatzeko gazteekin elkarlanean, gazteek protagonista izateko euskararen erabilera kalean bultzatzeko. Horren harira, Markel Olanok honakoa esan du: “Gazteekin elkarlanean arituko gara euskararen erabilera kalean bultzatzeko programak egiteko”.

Bestalde, Eneko Goiak adierazi du, Donostiak apustu handia egin duela kultura hiriaren erreferenteetako bat izateko eta kultura-industriak Donostian tokia izateko. Goiaren ustez, apustu horrekin jarraitzeko eta Tabakalera euskal kulturaren edukien sorreraren erreferente izateko, inoiz baino beharrezkoa da aldaketa, hain zuzen ere, elkarlanean oinarrituta proiektu guztiak aurrera eramateko. Eta aldaketa hori EAJ-PNVk ordezkatzen du.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube