Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Hondakinen kudeaketa ezker abertzalearen inposizioaren ikurra izan da
Markel Olanok esan du, Gipuzkoan politika egiteko modua aldatu behar dela eta jeltzaleek argi dutela inposizioa baztertu eta herritarrekin harremana sustatu behar dela.
EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigai Markel Olano Legazpin izan da gaur goizean. Bertan, Eider Mendoza eta Xabier Ezeizabarrena hautagaiekin, Legazpiko alkategai Koldobike Olabiderekin, atez atearen aurkako plataformen koordinadoraren bozeramaile Patxi Amantegirekin, eta Urola Garaiako boluntarioekin, konpromisoa hartu du hondakinak herritarrekin elkarlanean kudeatzeko. Horren harira, Olanok salatu du, hondakinen kudeaketa ezker abertzalearen inposizioaren ikurra izan dela.
Horrenbestez, EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigaiak honakoa esan du: “Ezin diegu herritarrei bizkarra eman, Bilduk eta ezker abertzaleak egin duten bezala, baizik eta herritarrekin elkarlanean aritu behar dugu, herritarrei entzun behar diegu, etorkizunean gaia behar den bezala kudeatzeko. Hortaz, Markel Olanok salatu du, ezker abertzaleak errausketa-instalazioa gelditu duela eta, ondorioz, irtenbidea arazo bihurtu duela. Eta horretarako, Bilduk atez atekoa inposatzen saiatu da Gipuzkoan, betiere, baldin eta atez atekoa jartzen bazen errausketa instalaziorik ez zela behar izango esanez.
Era berean, Olanok herritarren jarrera txalotu du: “Herritarrek ez dute inposizioa onartu eta protesta egin dute, lehenik, balkoietan poltsak jarriz, bigarrenik, manifestazioa egiten, hirugarrenik sinadurak jasotzen, eta azkenik kontsultak egiten. Baina aitzitik, ezker abertzaleak herritarren eskaerei entzungor egin die. Hortaz, uste dugu Gipuzkoan politika egiteko modua aldatu behar da eta, horretarako, argi dugu inposizioa baztertu eta herritarrekin harremana susatu behar dela”.
Horrenbestez, EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigaiak konpromisoa hartu du, atez ateko bilketa sistema kentzeko eta txip bidezko bosgarren edukiontzia jartzeko, betiere, herritarrekin erabakia hartzeko modua adostuta. Esaterako, Legazpin, EAJ-PNVren hautagaiek konpromisoa hartu dute bilketa-sistemari buruzko kontsulta egiteko.
Gainera, Markel Olanok segidakoa azpimarratu du: “Hondakinen kudeaketa osoa egiteko, ezinbestekoa da zabortegi berrien irekitzea baztertzea, baita egungo zabortegia ixtea ere. Beraz, ez dugu Osinbeltzen zabortegi berririk egingo, ezker abertzaleak nahi duen bezala, eta konpromisoa hartzen dugu lurraldearen beharrak aztertzeko eta horien araberako errausketa-instalazioa egiteko, hondakin hondarrarekin energía sortzeko, hain zuzen ere, Europako herrialde aurreratuenek egiten duten bezala, eta, ondorioz, hondakinak ez dira beste lurralde batzuetara eraman beharko”.
Azkenik, Olanok salatu du, Bilduk legealdi honetan inposizioa erabili duela hondakinak kudeatzeko, eta konpromisoa hartu du Batzar Nagusietan – eskumena dute hondakinen kudeaketaren plangintzan - akordioa lortzeko, hondakinen kudeaketa integrala egiteko, arazoak konpontzeari uko egin eta herritarrei gezurra esan dion ezker abertzaleak ez bezala.
Nabarmenak...
ERRENTERIA
2026/06/02
LASARTE-ORIA
2026/05/30
Debagoiena
2026/05/14
DONOSTIA
2026/05/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



