Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
“Desblokeatu egingo ditugu Bilduk Donostian gelditu dituen proiektu estrategikoak”
Eneko Goiak donostiarrei eskatu die botatu dezatela EAJ-PNVk ordezkatzen duen aldaketa eta aurrerapausoaren alde
Donostiako Alkatetzarako EAJ-PNVren hautagaiak, Eneko Goiak, konpromisoa hartu du Donostiari behar duen bultzada emateko. Eta, horretarako, aurreratu du desblokeatu egingo dituela Bilduk Donostian gelditu dituen proiektu estrategikoak. Bilduren kudeaketa txarraren ondorioz geldituta dauden proiektuen zenbait adibide jarri ditu alkategai jeltzaleak. Esaterako, gogoratu du ez dela ezer ere egin Miramongo parke teknologikoa garatzen jarraitzeko, ez eta Mundaizeko proiektu urbanistikoaren alde ere. Gaineratu du mahai gainean jarraitzen dutela Erdialdeko, Parte Zaharreko eta Aieteko anbulategien eta Zahartzerako zentroaren gaiek. “Gauzak aldatu egiten dira ondo ez dabiltzanean. Azken lau urteetan Donostia ez dabil ondo, eta 24an aldaketaren alde bozkatu behar da”, ziurtatu du, eta jarraian honakoa erantsi du: “EAJ-PNV da aurrera egin eta aldatzeko alternatiba bakarra”.
Hilabete luzez eragile eta hiritarrekin bilerak izan ondoren, Goiak egiaztatu du donostiarren gehiengoak hiri ezberdin bat nahi duela. “Aldaketa nahi duzuen guztioi eskatu behar dizuet bozka emateko, eta EAJ-PNVren alde egiteko, guk eskaintzen dugulako aldaketarako aukera bakarra”. Goiak argi utz nahi izan du EAJ-PNV eta Bildu “ez direla berdinak”. Ildo horretan, nabarmendu du “ez dela berdin koloretako Donostia bat, edota Donostia ilun bat; ez dela berdin geldituta dagoen Donostia bat, edota aurrera egiten duen Donostia; ez dela berdin aurrera egitea edo irautea; eta ez dela berdin 206 arrakastatsu bat edota inprobisazioan oinarritutako 2016 bat”.
Goiak nabarmendu du “Donostia hobe bat” ez dela proiektu berrien eskutik etorriko, baizik eta egungo proiektuak desblokeatu eta desataskatzearen bidetik. Hori dela eta, kudeatzeko moduak aldatu eta aurrera egiteko aukerak probestearen alde egin du. “EAJ-PNV bestelako Donostiaren alde lan egiten ari da, hiri ireki, arrakastatsu eta erakargarri baten alde. Aurrerabide eta akordioaren Donostia. Aurrera egiten duena. Kolaboratzen duena. Gero eta pertsona gehiago ari gara Donostiaren alde lan egiten, eta donostiar guztiek proiektu horretan parte hartzea nahi dugu”, azaldu du. Amaitzeko, Udalean antzematen den konfiantza eza eta liskarrekin amaitzeko konpromisoa hartu du.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


