Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Eneko Goiak oinezkoen mugikortasuna hobetzearen alde eta trenaren erabilera sustatzearen alde egin du.
EAJ-PNVren Donostiako alkategaiak esan du, beharrezkoa dela oinezkoentzako gune gehiago egitea, eta, era berean, Donostian EuskoTrenen sarea garatzen jarraitu behar dela eta Renfe Cercanias-en eskualdatzea eskatzen jarraitu behar dela, izan ere, behin eskuratuta, behar diren aldaketak egiteko aukera egongo da.
EAJ-PNVren Donostiako alkategai Eneko Goiak aditzera eman du gaur goizean Donostiako mugikortasunari buruzko bere proposamena. Horretarako, komunikabideen aurrean agertu da Intxaurrondoko Metro Donostialdeako geltokiaren aurrean. Agerraldian parte hartu dute ere, jeltzaleen Gipuzkoako Diputatu Nagusigai Markel Olanok eta Donostiako udalerako jeltzaleen zerrenderen hainbat kidek.
Horren harira, hautagai jeltzaleak adierazi du, oinezkoak direla mugikortasun eskemaren oinarria. Hortaz, jeltzaleek egiten dituzten proposamenak, hain zuzen ere, auzoetan oinezkoentzako kale gehiago egiteko proposamenak, lotuta daude beste garraio publikoen garapenarekin. Izan ere, baldin eta garraio publikoaren erabilera hedatzen bada, auto pribatua gutxiago erabiliko da eta oinezkoek gune gehiago izango dituzte. Horretarako, Eneko Goiak erdigunean oinezkoentzako gune gehiago egitearen alde egin du. Helburua da, Askatasunaren Hiribidea mozten duten kaleak oinezkoentzako gune garrantzitsua bihurtzea eta, gainera, auzoetan hainbat gune oinezkoentzat bihurtzea auzoen bizia indartzeko.
Era berean, hiriaren eta hirien arteko garraio publikoari buruz, Goiak honakoa azpimarratu du: “Trenak izan behar du garraio publikoaren oinarria, izan ere, baldin eta trenaren erabilera sustatzen badugu, beste gai batzuei aurre egin ahalko diegu eta oinezkoentzako gune gehiago izango ditugu”.
Horrenbestez, EAJ-PNVren Donostiako alkategaia pozik agertu da hiriak duen tren-garraio eskaintzarekin eta, beraz, segidakoa esan du: “Donostian EuskoTrenen sarea garatzen jarraitu behar dugu eta, horretarako, egun Easo kaleko geltokian amaitzen diren bi lineak lotu behar ditugu, eta, gainera, Renfe Cercanias-en eskualdatzea eskatzen jarraitu behar dugu, izan ere, behin eskuratuta, behar diren aldaketak egiteko aukera izango dugu. Eta hori guztia egiteko, Udalaren inplikazioa ezinbestekoa da”.
Gainera, Eneko Goiak autobus zerbitzuaren, taxi zerbitzuaren, bizikletaren eta garraio pribatuaren gaineko proposamenak egin ditu. Autobus zerbitzuari buruz esan du, egun zerbitzua oso ona dela eta aurrera egiten jarraitu behar dela, betiere, hainbat aldaketa eginda. Izan ere, baldin eta trena garraio-sistema garrantzitsuena bada, autobusak trenari lagundu behar dio eta, horretarako, autobusaren beharrak trenaren garapenari egokitu behar zaizkio. Taxi zerbitzuari buruz, adierazi du, ezinbestekoa dela taxi garraiolariekin plangintza bat egitea, 2016ean zerbitzu egokia emateko eta, horretarako, Atotxako tren eta autobus geltokiaren ondoan taxientzako geltokia egitea proposatu du. Era berean, taxi garraiolariei gauzak erraztearen alde egin du, besteak beste, hainbat oinezkoentzako guneetan sartu ahal izateko baimenak ematearen alde egin du. Auto pribatuaren erabilerari buruz, konpromisoa hartu du, Cervanteseko aparkalekuan libre dauden eta saldu ez diren lekuen baldintzak aldatzeko eta horiei behin behineko erabilera emateko, hain zuzen ere, motorrentzako aparkalekuak izateko eta erdigunean motorren aparkalekuekin dagoen arazoa konpontzeko. Eta bizikletari buruz, honakoak egitearen alde egin du: bidegorri sarea eta auzoen arteko lotura garatzen jarraitzearen alde, alokairuzko bizikleta-sistema osorik ezartzearen alde, eta herritarrek bere bizikletak seguru aparkateko guneak egitearen alde.
Azkenik, EAJPNVren Donostiako alkategaiak honakoa azpimarratu du: “Oso garrantzitsua da hiria atzerriarekin ondo lotuta egotea. Horretarako ezinbestekoak izango dira Hondarribiako eta Miarritzeko aireportuak eta abiadura handio trena. Horiek horrela, erakundeen arteko elkarlana ezinbstekoa izango da, hiru azpiegitura horiek Donostiara heltzeko ahalik eta zerbitzu onena emateko”.
Nabarmenak...
Berria
2025/03/14
Berria
2025/03/06
Berria
2025/03/01
Berria
2025/02/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31