Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/04/18

Markel Olanok merkataritzarekin eta enpresekin etengabeko elkarlana izatearen alde egiten du ekonomia sustatzeko

Jeltzaleen Gipuzkoako Diputatu Nagusigai Markel Olanok azpimarratu du, merkataritzak eta enpresek duten gizarte-funtzioa, izan ere, enplegua eta ongizatea sortzen dute.
Markel Olanok merkataritzarekin eta enpresekin etengabeko elkarlana izatearen alde egiten du ekonomia sustatzeko

Gipuzkoako EAJ-PNVk lan-jardunaldia egin du gaur goizean Tolosan. Bertan, parte hartu dute, Gipuzkoako Diputatu Nagusigai Markel Olanok, Eider Mendoza eta Xabier Ezeizabarrena Batzar Nagusietarako hautagaiek, eta Tolosa (Olatz Peon), Ibarra (Itziar Jauregui), Irura (Ana Leunda), Anoeta (Kepa de la Iglesia), Zizurkil (Marian Lazkano), Ikaztegieta (Patxi Ulanga) etaVillabonako (Iban Agirre) hautagaiek. Bertan, Gipuzoako ekonomiaren egoera aztertu dute, eta, bereziki, Tolosaldeako egoera.

Jardunaldiari hasiera emateko EAJ-PNVren hautagaiek Tolosaldeako lehiakortasunaren eta gizarte- zein ekonomia-egoeraren diagnosia egin dute. Horiek horrela, jeltzaleek ondorioztatu dute industria, merkataritza eta landa guneak direla eskualdean indar gehien dituzten sektoreak eta, beraz, krisiak gehien eragin dituen sektoreak.

Tolosaldeako enpresen %96 enpresa txiki eta ertainak dira eta merkataritza sektore garrantzitsuenak, arropa, jakiak, dekorazioa eta zapata denda txikiak dira. Gainera, Tolosaldeako merkataritzaren dentsitatea oso handia da eta Euskadiko bataz bestekoa baino handiagoa da eta Europakoa hirukoizten du. Izan ere, Tolosaldeak denda aktiboak eta dinamikoak ditu, gauzak egiteko gogoak dituzen dendak ditu eta, gainera, dendari elkarte indartsua du.

Horrenbestez, jeltzaleek hiri barruko merkataritza sustatzearen alde egin dute, betiere, plangintza estrategiko bat eginda, hain zuzen ere, merkataritza estrategiarekin bat datorren plangintza, hiriak eta merkataritzak bide bera jarrai dezaten. Eta horretarako, ezinbestekoak dira, sektoreen arteko elkarlana sustatzea eta udalen eta denden arteko funtzioak ondo zehaztea.

Behin azterketa amaituta, hautagaiek herri bakoitzaren egoera azaldu dute. Jeltzaleen ustez, erakundeek lan egin behar dute industria sustatzeko eta langabeziari aurre egiteko, besteak beste, merkataritza sustatuz, izan ere, aberastasuna eta enplegua sortzen du eta, beraz, herritarrei ongizatea ematen die”. Horren harira, betiere, egindako azterketa kontuan hartuta, Tolosaldeako EAJ-PNVren hautagaiek merkataritza eta turismoa sustatzearen alde egin dute: “Erakundeek merkataritzari lagundu behar diote eta turismoak – beti egon da lotuta ekitaldi jakin batzuekin – ere lagundu behar du bisitariek eskualdeko dendetan kontsumitzeko”.

Jardunaldiari amaiera emateko, EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigai Markel Olanok honakoa azpimarratu du: “Eskualdeek ematen diote Gipuzkoari lehiakorra izateko duen gaitasuna, izan ere, industria orekatua dute, hain zuzen ere, mantendu behar dugun industria. Eta, horretarako, ezinbestekoa da estrategia orokorra izatea, hain zuzen ere, esportatzeko gaitasuna duten enpresak eta enpresa txiki eta ertainak uztartuko dituen estrategia. Izan ere, esportatzeko gaitasuna duten enpresak beharrezkoak dira enpresa laguntzaileak izateko”. Olanoren iritziz, hori izan da ezker abertzaleak izan duen hutsunerik handiena. Ezker abertzaleak aurreiritzi ideologikoak ditu eta, beraz, ez du plangintzarik egin. Eta hori oso kaltegarria izan da Gipuzkoarentzat.

Ildo beretik, Olanok esan du, EAJ-PNVk ez duela plangintza programatikorik egingo, baizik eta, proposamen zehatzak egingo dituela ekonomia sustatzeko, eta besteak beste, urtero 50 milioi euroemango dituela ekonomia sustatzeko. Izan ere, ekonomia sustatzeko ezinbestekoa da plangintza bat izatea eta ezker abertzalek etengabe ezetz esan dio plangintza bat egiteari legealdi honetan 

Era berean, EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigaiak azpimarratu du, Gipuzkoako enpresa gehienak enpresa familiarrak direla eta transmisioa bermatzeko arazoa dutela. Hortaz, EAJ-PNVren hautagaiaren ustez, formulak sortu behar dira langileek enpresaren kudeaketan zein jabetzan parte har dezaten. Eta horrek ere badu zerikusirik merkataritzarekin. Izan ere, denda gehienak mikro empresak dira eta erakundeek horiei ere lagundu behar diete transmisio hori bermatzen. 

Horrenbestez, Markel Olanok segidakoa azpimarratu du: “Enpresek zein merkataritzak gizarte-funtzioa egiten dute, izan ere, enplegua eta ongizatea sortzen dute. Horregatik, enpresekin zein merkataritzarekinetengabeko elkarlana izan behar dugu ekonomia sustatzeko”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube