Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/03/09

Ezker Abertzaleak bere mezuak inposatzen ditu espazio publikoan bere kultura politikoa erabat sektarioa delako

Arrizabalagak salatu Donostiako udalak neurri biko erregela dabilela, ezker abertzalearen kartelak jartzea uzten duelako eta Atzegi eta Caritasen aurka zigor espedienteak ireki zituelako
Mª Eugenia Arrizabalaga

Maria Eugenia Arrizabalaga legebiltzarkide jeltzaleak adierazi du ezker abertzaleak bere mezuak inposatzen dituela espazio publikoan bere kultura politikoa “erabat sektarioa delako”. Jakinarazi du ezker abertzaleak kaleak, hormak eta altzariak kartelez betetzen dituela “ez dituelako errespetatzen” herritarrak eta espazio publikoa. “Ez dituzte errespetatzen desberdin pentsatzen dutenak eta espazio publikoa modu sektarioan erabiltzen dute. Errespetu eza eta kultura politikoarekin dauka zerikusia. Errealitatearen ikuspegi sektarioa daukate”, argudiatu du.

Adierazpen hauek UPyDk Legebiltzarrera ekarri duen eztabaidaren baitan egin ditu Arrizabalagak. Maneiroren alderdiak presoen aldeko kartelak eta pankartak Donostiako hiriko Egun Nagusiaren hasieran eta bukaeran debekatzea eskatzen zuen. Hori onartu beharrean, EAJ-PNVk osoko zuzenketa aurkeztu du salatzen espazio publikoetan okupazio sektarioa kartelen bidez, pankarten bidez edo euskal gizartearen pluraltasun demokratiko naturala errespetatzen ez duen eta ikuspegi politiko zehatz bat inposatu nahi duen bestelako baliabideak. Jeltzaleen proposamena Legebiltzarreko talde gehienen babesarekin onartu da.

Arrizabalagak gogor salatu du Donostiako Udalaren jarrera, “oso permisiboa” delako ezker abertzaleak Alde Zaharrean dituen adierazpen askatasun beharrekin, eta Caritas, Atzegi eta kartelak jartzen dituzten beste elkarteei zigor espedienteak irekitzen zizkielako Udal ordenantza ez betetzeagatik. “Sektario izatea da hori, eta ez dugu apologiaz hitz egiten. Errespetuaz ari gara. Espazio publikoa ezin da erabili batzuk bakarrik defendatzen dituzten mezuak inposatzeko. Izan ere, ia ezinezkoa da herritar guztiek ezker abertzalearen mezuak bere egitea. Sektario hutsak dira. Eta neurri biko erregelak erabiltzeak jendea nazkatu egiten du”, ohartarazi du

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...