Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/03/09

Akordioaren aldeko apostua egiten dugu, ezker abertzalearen inposiziotik urrun

Gipuzko Buru Batzarrak lan jardunaldia antolatu du eta bertan bildutakoek, Gipuzkoako egoera politikoaren azterketa sakona egin dute, bai eta geure herrien eta lurraldearen etorkizuna bermatuko duten oinarriak finkatu ere.
Markel Olano eta Eneko Goia

EAJ-PNVren proiektuak lau ardatz izango ditu datozen urteetan:

- Gobernu ona: gardentasuna eta kudeaketa eraginkorra.

- Etorkizuneko ongizatea bermatu.

- Ekonomia lehiakor eta solidarioa lortu.

- Abertzaletasun eraikitzaile eta bateratzailea.

Krisi egoeran gaude, ziurgabetasun garaian, eta herritarrek urrun sentitzen dute politika. Krisi ekonomiko honetatik ateratzeko, beharrezkoa da geure ekonomia eta ekonomian jarduteko moduak modernizatzea. Bigarrenik, krisi politikoa gainditzeko, ezinbestekoa izango da modelo politikoak euskaldunen borondatea errespetatzea. Hirugarrenik, politika eta erakundeen izen ona berreskuratzeko behar beharrezkoa izango da modu eraginkorrean herritarrei protagonismoa ematea egunerokotasunean.

EH Bilduk gobernatzeko ardura izan du azken lau urteetan. Kudeaketa txarra egin du, inposizioan oinarritzen dena eta,  inongo akordiorik bilatu gabe, bere ikuspuntu ideologizatua inposatzea bilatzen duena.

Etorkizuna desberdina izango da: ekonomia eta gizarte erronka handiak izango ditugu, akordioak bilatzea ezinbestekoa izango da, eta herritarrek protagonismo handia behar dute izan.

Ezker abertzaleak emaitza ona lortu zuen azken udal eta foru hauteskundeetan, gipuzkoar askok pentsatu zutelako ezker abertzaleari botoa ematea bakearen alde egin eta indarkeria atzean uztea zela.

ETAren indarkeriaren amaiera eta ezker abertzalearen ilegalizazioa aurrerapauso handia izan dira bakea lortzeko. Eta lorpen horretarako, ezinbestekoa izan da euskal gizartearen ekarpena.

Baina ezker abertzaleak ez du behar bezala ulertu Gipuzkoako gizarteak eman dion babesa. Erakundeak ezker abertzalearen interesak bakarrik defendatzeko erabili ditu. Ez ditu gipuzkoarren beharrak ezagutu nahi izan, eta kudeaketa kaskarra egin du. Kudeaketa txarra eta ezker abertzalea ez den guztiarekiko konfiantza eza. Gipuzkoako etorkizuna ezin da konfiantza eza horretatik eraiki.

Elkarrizketa eza eta inposizioa nabariak diren testuinguru horretan, EAJ-PNVk oposizio argi eta eraikitzailea egin du, elkarrizketa eta akordioaren aldekoa.

Beste alderdi batzuk zentsura mozioaren alde egin dute ezker abertzalea erakundeetatik kentzeko. Baina erantzun bera eman dugu beti: bidezidorrak ez direla baliogarri egoerari aurre hartzeko. Gipuzkoarrek erabaki behar dute euren botoaren bidez. Demokrazian ez daude bidezidorrak.

Jende asko etsituta dago ezker abertzalearen kudeaketarekin, baita ezker abertzalearen jarrera inposatzaile eta politika ulertzeko modu itxi eta endogamikoarekin ere.

Gipuzkoak aldaketa behar duela uste dugu; proiektu berri bat behar duela. Eta horretarako, gobernu onean oinarritutako politika publikoak behar dira, herritarrengandik hurbil egongo direnak. Plangintza zorrotza egin behar da krisiari modu partekatuan aurre egin eta ongizatearen etorkizuna bermatzeko. Gipuzkoak politika ikuspuntu bateratzaileagoa behar du, bai eta elkarrizketan eta akordioan oinarritutako kultura politikoa ere.

Hori da Gipuzkoak behar duen aldaketa. Eta gugandik hasiko gara. Geure proiektua aberastuko dugu, ideia berriak pentsatu, jende berria gehitu. Eta hori, hain zuzen ere, Gipuzkoako gizarteari ateak zabaltzea da, gizartearekin egiaztatzea. Eta guztia, ikuspuntu eraikitzaile eta integratzaile batetik egingo dugu.

Prest gaude entzuteko, elkarbanatzeko eta ilusioa sortuko duen proiektua sortzeko. Diskurtso eraginkor eta integratzailea egingo dugu.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...