Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/03/07

Eneko Goiak bere agenda publiko egin du eta parte-hartze bide berriak proposatu ditu

EAJ-PNVren Donostiako alkategaiak segidako konpromisoa hartu du: “Lan egingo dugu Udalan parte-hartze gehiago egoteko, eraginkorragoa eta gardenagoa izateko, eta, beti, donostiarron zerbitzura egoteko”
Eneko Goia

EAJ-PNVren Donostiako alkategai Eneko Goiak eta bere hautagaitzak lan-jardunaldia egin dute gaur goizean Ideiagunean. Topaketan berrogeita hamar donostiarrek eta gizarte-eragileen ordezkariek parte hartu dute eta, bertan, Goiak eta bere lan-taldeak hauteskunde-programaren lehendabiziko ekimenak ezagutzera eman dituzte. Gogoratu behar da, programa egiteko jeltzaleek Ideiagunean post-it bidez hiritarren ekarpenak jaso dituztela eta, era berean, hainbat bilera egin dituztela Donostiako ekonomia-, kultura- eta gizarte-eragileekin. Horrenbestez, Eneko Goiak eta bere hautagaitzak Gobernu Onari buruzko proposamena ezagutzera eman dute.

Horren harira, Eneko Goiak konpromisoa hartu du lan egiteko Udalan parte-hartze gehiago egoteko, Udala eraginkorragoa eta gardenagoa izateko eta, beti, donostiarron zerbitzura egoteko. Goiaren ustez, Udalak hiritarrak entzun behar ditu, eta irekia, dinamikoa eta eraginkorra izan behar du. Gainera, Udalak hiritarrei uneko informazioa eman behar die eta, beraz, hiritarrekin etengabeko harremana izan behar du. Horretarako, Eneko Goiak azaldu du hiritarrekin komunikatzeko tresna berriak martxan jarriko dituztela, hain zuzen ere, komunikatzeko tresna egituratuak eta sistematikoak.

Era berean, Goiak honakoa aditzera eman du: “Gaurtik aurrera www.enekogoia2015.eus web atarian hautagaitzaren ekitaldien eta bileren agenda publiko egingo dugu, donostiarrek jakin dezaten uneoro non gauden eta zer egiten ari garen”.

Horrenbestez, Eneko Goiak eta bere lan-taldeak Gobernu Onari eta kudeaketa eraginkorrari buruzko honekin batera dagoen proposamena egin dute.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...