Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/03/05

Errenteriako EAJk Udal gobernuari eskatu dio lehenbailehen sarriegi plazako arazoei konponbidea emateko

Maite Peñak bizilagun elkartearekin egindako bileran udal gobernuak Beraungo auzoa erabat ahaztuta eta utzia duela egiaztatu ahal izan du. Bilduren utzikeria eta ekimen eza salatu du, aurrekontu-saila izan arren Sarriegi plazako estaldura ez konpondu izanagatik
Errenteriako EAJk Udal gobernuari eskatu dio lehenbailehen sarriegi plazako arazoei konponbidea emateko

“Zure Errenteria” ekimenaren baitan, auzoari buruz jeltzaleek egindako diagnosia Beraungo bizilagunekin partekatzeko asmoz, Maite Peña EAJ-PNVko alkategai eta bozeramailea bere lan-taldearekin auzora gerturatu zen joan den asteartean. Bozeramaileak azaldu duenez, “bilera hauen helburua da bizilagunak gertutik entzutea, auzoek dituzten arazoak beren ikuspuntutik ezagutzeko, ondoren, EAJ-PNVtik auzoetako egoera hobetzeko beharrezko neurriak hartu eta bizi dituzten arazoei irtenbidea emateko”.

Maite Peñaren hitzetan, “auzo elkartearekin gauzatutako bileran bizilagunek beren haserre eta kezka helarazi ziguten garbitasun eza dela-eta, eta udalak auzoa erabat utzia eta ahaztua duela aitortu ziguten; zoritxarrez, ez zen hori bizilagunak gehien kezkatzen zituen arazoa, kexarik nabarmenena Sarriegi plazarekin zuen zerikusia”. Peñak aditzera eman du, Sarriegi plaza erabateko utzikeria egoeran dagoela eta hori dela eta, auzoko bizilagunek ezin dutela eremu publiko hori erabili.

Halaber, plazaren isolamendu ezak ere hainbat arazo eragin ditu plaza azpian dauden garajeetan, “200 inguru garaje daude bertan eta horiek udal kontzesiokoak dira” azpimarratu du. “Ur iragazketek bizilagunei arazoak eragiteaz gain, herritarren segurtasuna ere arriskuan jartzen dute, izan ere, aipatu iragazketek, zenbait kasutan ur-jausiak ere direnak, garajeko elektrizitate trazaduran eragin dute, horrek dakarren arriskuarekin” adierazi du Maite Peñak.

“2014ko aurrekontuetan arazoari irtenbidea emateko aurrekontu-saila jaso arren, udal gobernu taldeak ez du Sarriegi plazako estaldura konpondu, jarraitu du Peñak, horregatik, Bilduren ekimen eza, utzikeria eta kudeaketa txarra salatu nahi ditugu eta eskatu, lehenbailehen, eraikinak dituen isolamendu arazoei irtenbidea emateko” esan du.

Era berean, jeltzaleek gobernuari eskatu diote plazan beharrezko konponketak egiteko egun bizilagunek erabili ezin dezaketen eremu hau berreskura dezaten. Horretarako, adibidez, Fanderiako eta Ondartxoko moduko erabilera-anitzeko pista egin dezakete bertan, bide batez, Beraungo bizilagun elkarteak behin eta berriz egin duen eskaerari erantzunaz.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...