Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Jaurlaritza egin beharrekoa egiten ari da, ez dugu utziko Urquijok euskararen ofizialtasun betea zalantzan jartzerik
Garbiñe Mendizabalek ohartarazi du Espainiako Gobernuaren ordezkaria zapuztu nahian dabilela administrazioa euskara normalizatzeko egiten ari den ahalegina
Eusko Legebiltzarrak babesa adierazi die euskararen ofizialtasunaren alde lan egiten duten udalerriei, eta gaitzetsi egin du Espainiako Gobernuaren ordezkaria, Carlos Urquijo, euskaraz idatzitako akten auzian duen jokabidea. Garbiñe Mendizabal legebiltzarkide jeltzaleak gogor salatu du Urquijoren jarrera, eta gogoratu du euskaraz idatzitako dokumentuek “lege-balio osoa” daukatela euskara ofiziala den lurralde guztietan. Ohartarazi du Espainiako Gobernuaren delegatua “zapuztu nahian dabilela” Administrazioa euskara normalizatzeko egiten ari den esfortzua. Eta, hori ekiditeko, Eusko Jaurlaritza egiten ari den ahalegina nabarmendu du, laguntza ematen ari zaielako erasotuak izan diren eta hala eskatu duten udalerri guztiei.
Legebiltzarkide jeltzaleak jakinarazi duenez, Jaurlaritzak bi ildotan lan egin du orain arte. Alde batetik, Juridikoki dagokion txostena egin du, eta, horren arabera, adierazi du euskaraz idatzitako aktek legezko balioa dutela. Bestetik, jakinarazi du Administrazio publikoa behartuta dagoela dokumentuak euskaraz ere tramitatzea, eta, beraz, Urquijoren salaketak ezin direla oinarritu euskara ez ezagutzearen argudioan.
“Urquijok, Espainiako interesen gotorleku bihurtuta, atzera buelta izugarria egin nahi du, baina ez diogu utziko. 36 urte pasatu dira ofizialtasuna onartu zenetik, eta bide horretan lan egiten jarraitu behar dugu”, ondorioztatu du Mendizabalek.
Hori guztia dela eta, EAJ-PNV eta EH Bilduren babesarekin, hiru puntuko testua onartu du Legebiltzarrak. Lehenengoan, berresten du euskaraz idatzitako dokumentuek lege-balio osoa daukatela euskara hizkuntza ofiziala den lurralde guztietan. Bigarrenean, babesa adierazi die aktak euskaraz egitea eta administrazioetara bidaltzea erabaki duten Udalei. Azkenik, Espainiako Gobernuaren Ordezkariari eskatu dio errespetatu eta bete dezala Eskualdeetako eta Eremu Urriko Hizkuntzan Europako Gutuna.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/02/03
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


