Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Andoaingo Udalak ez dio jaramonik egiten Oria eta Leitzaran ibaiak garbitu eta atontzeko eskaerari
Alderdi guztiek, Bilduk izan ezik, babesa eman diote bi ibaien bazterretan hobekuntzak egiteko exijitzen duen EAJ-PNVren mozioari.
Andoaingo Euzko Alderdi Jeltzaleak salatu du Bilduren Udal Gobernuak “ez diola jaramonik egiten” Oria eta Leitzaran ibaiak saneatu eta atontzeko alderdiek eta herritarrek egin duten eskaerari. Alkatetzarako EAJ-PNVren hautagaiak, Mari Jose Izagirrek, jakinarazi duenez, aurreko ostegunean jeltzaleek aurkeztutako mozioa onartu zuen Udalbatzak. Bi ibai horietan hobekuntza lanak ahalik eta azkarren egiteko eskatzen zuen mozioak, ibai bazterretan pilatzen diren harri eta hondakinek uraren bidea oztopatzen baitute.
Mozioa alderdi guztiek babestu zuten, Bilduk izan ezik. Koalizioak argudiatu zuen ez daukala ibaietan lanak egiteko eskumenik eta, gaur egun, ez dela bere lehentasuna. “Deigarria da aitzakia horiek entzutea, Bilduk Udalaren eskumenetatik haratago doazen hainbat eta hainbat ekimen egiten dituelako”, zehatu du Izagirrek. Hori dela eta, Udalari eskatu dio abia eta koordina ditzala hobekuntza lanak, antzerako arazoak dituzten beste zenbait Udalek egin duten moduan. Izan ere, inguruko herri batzuetan konpondu da jada arazoa erakundeen arteko elkarlanari esker. “Zergatik saneatu eta atondu daitezke beste herrietako ibaien bazterrak eta ez, aldiz, Andoainen?”, galdetu du hautagaiak.
Bozeramaile jeltzaleak argitu du onartutako mozioak eskatzen diola Udalari abia ditzala saneamendua eta atontze lanak egiteko behar diren gestioak, bai eta gorde dezala hori egiteko behar den diru-kopurua ere. Horrez gain, Udalari exijitzen dio ahalik eta azkarren abia ditzala lanak, eskumenak dituzten gainerako erakundeekin elkarlanean.
Azken asteotan Gipuzkoako zenbait herritan uholdeek eragin dituzten kalteak ekarri ditu gogora Izagirrek, eta alkateari, Ana Carrereri, eskatu dio “arazoa lehenbailehen konpon dezala”. “Has dadila lanean eta albora dezala orain arte izan duen jarrera. Izan ere, ez die jaramonik egiten komenigarri ez zaizkion eskaerei, eta ezker abertzalearen ekimenei bakarrik jartzen die arreta”, ondorioztatu du. Izagirreren ustetan, “ez da bidezkoa behin eta berriz parte hartze prozesuei buruz hitz egitea eta herritarrak entzun behar direla esan, eta arazoak konpontzeko ahalmenik ez izatea”.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/02/03
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


